UEUko argitalpenek % 50eko beherapena izango dabe Liburuaren Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2010-04-21 13:36   Kulturea

Datorren barikuan, apirilak 23, Liburuaren Nazinoarteko Eguna izango da eta ekitaldi berezi hori ospatzeko, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere liburuak % 50eko beherapenagaz eskainiko ditu egun horretan. Eskaintza hau www.ueu.org webgunean egongo da indarrean.

Datorren barikuan, apirilak 23, Liburuaren Nazinoarteko Eguna izango da eta ekitaldi berezi hori ospatzeko, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere liburuak % 50eko beherapenagaz eskainiko ditu egun horretan. Eskaintza hau www.ueu.org webgunean egongo da indarrean.

UEUk 1978. urtean argitaratu zituan lehen liburuak eta ordutik mota guztietako generoetan dabil beharrean: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazinoa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horreek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri izango dira apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, erdi prezioan salduko baititu UEUk. Danetara, 80 liburuk izango dabe beherapena.

Adibide moduan, azken hilebeteotan argitaratutako bi liburu; alde batetik, 'Generoa aztergai Psikologian: egungo ikerketak' liburua. Urte askotan zehar Psikologian egin diran teoriek eta bestelako planteamenduek populazino jakin baten soslaia izan dabe. Sexu-arazoak dirala, bikote-asetasuna dala, edota agresibidadea dala (adibide bakan batzuk aitatzegaitik), gjazoerokk azaltzeko erabili diran aurrebaldintzak edo ikuspegiak ez dira guztiz neutroak izan, gehienetan gizonezkoakandik, gizonezkoei begira edota gizonezkoen parametroak erabiliz aztertu diralako. Egun, barriz, beste betaurreko batzuk erabil daitekez, jazoerok izan leikiezan genero-elementuez jaubetzeko. Itziar Alonso Arbiol eta Miriam Gallarin Enriquezen liburuak psikologiaren barruan generoak izan leiken eragina aztertzen dabe.

Bestetik, 'Masa-komunikazinotik informazinoaren gizartera' liburua; hor Lierni Alkorta Zeberio eta Aitor Zuberogoitia Espillak komunikazinoaren mundua trantsizino-garai betean sartuta dagoala azaltzen dabe: azken bi mendeetan nagusi izan dan eredua (masa-komunikazinoarena) atzean geratzen hasi zan Interneten jaiotzeagaz, eta, mende barriagaz batera, Informazinoaren Gizartea, Sare Gizartea gailendu jaku. Bide horren etapa zehatz batzuk (liburugintzearen bilakaerea, euskerazko prentsaren sorrerea, EITBrena edota zinema zein irratigintzearena, esate baterako) aztertu izan dira dagoeneko, eta dezente lan gitxiago egin da beste arlo batzuetan (ziberespazio euskaldunaren bilakaerea ikertzen, berbarako), baina ikuspegi panoramiko globala eskaintzea falta zan. Hutsune hori betetera dator liburu hau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu