Pedro Irizarren 'Morfología del Verbo Auxiliar Vasco' sarean jarriko dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-04-20 17:36

'Morfología del Verbo Auxiliar Vasco' paperean dauka argitaratua Euskaltzaindiak. Hamabost liburuz osotutako lana da, euskal aditz laguntzailearen azterketa zehatza egiten dauena eta apirilaren 21etik aurrera, Akademiaren webgunean kontsultau ahal izango da.

'Morfología del Verbo Auxiliar Vasco' paperean dauka argitaratua Euskaltzaindiak. Hamabost liburuz osotutako lana da, euskal aditz laguntzailearen azterketa zehatza egiten dauena eta apirilaren 21etik aurrera, Akademiaren webgunean kontsultau ahal izango da.

Pedro Irizar Barnoya 2004an hil zan, 93 urte zituala. Madrilen bizi bazan be, euskal gaiak ez zituan inoiz baztertu eta euskereari buruzko ikerlan ugari argitara emon eban bere bizitzan.

Euskal aditza eta euskalkiak dira, hain zuzen be, gehien jorratu zituan gaiak. Beti be Louis-Lucien Bonaparteri jarraituz, euskalki guztietako aditz laguntzailearen morfologia oso-osorik aztertu eban eta liburu zehatzak osotu zituan, mapa ugariz hornituak. Liburu horreek guztiak, hamabost, Euskaltzaindiak argitaratu ditu.


Obra osoa edo PDF solteak

Kontsultak egiteko modu desbardinak dagoz. Liburukien aurkibidean dagoan sailkapenari jarraituta, PDF solteetan bajau daitekez aditz-taula, mapa eta testu osogarriak. Aurkibidean ondokoak bereizten dira: lehen maila euskalkia da (9) eta bigarren maila aldaera/azpieuskalkiak (73) eta bestelako atalak (aitzinsolasak, etab.).

Obra guztia fitxategi bakarrean bajatuteko aukerea be badago, eta, behin bajau ezkero, aurrez preparautako indizea erabilita testu libreko bilaketak egin daitekez bertan.

Pedro Irizar da euskal aditz laguntzailearen morfologiaren batze sistematikoa egin dauen bakarra eta kontsultarako erreferentzia bihurtu da bere lana.

'Morfología del verbo auxiliar vasco' liburu sorta honetan, Irizarrek Koldo Artola ohorezko euskaltzaina izen eban laguntzaile. Ondokoak dira 'Morfología del verbo auxiliar vasco' bildumea osotzen daben hamabost lanak:

• 1991 Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano (Estudio dialectológico). Bi liburu.
• 1992 Morfología del verbo auxiliar vizcaíno (Estudio dialectológico). Bi liburu.
• 1992 Morfología del verbo auxiliar alto-navarro septentrional (Estudio dialectológico). Bi liburu.
• 1992 Morfología del verbo auxiliar alto-navarro meriodional (Estudio dialectológico).
• 1992 Morfología del verbo auxiliar roncalés (Estudio dialectológico).
• 1997 Morfología del verbo auxiliar labortano (Estudio dialectológico).
• 1999 Morfología del verbo auxiliar bajo-navarro occidental (Estudio dialectológico).
• 1999-2002 Morfología del verbo auxiliar bajo-navarro oriental (Estudio dialectológico). Hiru liburu.
• 2002 Morfología del verbo auxiliar suletino (Estudio dialectológico).
• 2008 Morfología del verbo auxiliar vasco: Compendio / Índice / Index.


Pedro Irizar

Pedro Irizar 1910eko abuztuaren 11n jaio zan, Azkoitian, eta Madrilen hil, 2004ko urtarrilaren 10ean, 93 urte zituala. Ohorezko euskaltzaina zan.

Irizarek bi injinerutza ikasketa egin zituan, Industrian eta Geografian, eta bietan doktore maila eukan. Bestetik, Madrileko Unibersidade Zentralean Zientzi Ekonomikoetan be lizentziau zan.

Espainiako Ogasun Ministerioan, Injinerutza Industrial eremuan lan egin eban hainbat urtetan, bai eta Estaduko Zerga eta Finantza esparruetako ikuskaritzan be, Espainiako Bankuko Bileteen/Tinbreen zentroan. Bestalde, Madrileko Unibersidateko Injinerutza Industrialeko Goi Mailako Eskolan Ekonomia irakasle izana zan.

Artikuluak argitaratu zituan 'Ciencia Aplicada' eta 'Racionalización' aldizkarietan. Biak dira Juan de la Cierva Patronatukoak eta bietan erredaktore lanak egin zituan. Euskaltzaindiko agerkari ofiziala dan Euskera-n, Euskal Herriko Adiskideen alkarteko aldizkarian, Julio de Urkixo Euskal Filologia Mintegiaren Urtekarian (ASJU), Deba-n, ELE-n eta Hispanica Posnaniensia-n be ikerketak argitaratu zituan Yrizarrek.

Euskaltzaindiak 1947ko martiaren 28an izentau eban euskaltzain urgazle eta ohorezko euskaltzain, barriz, 1987ko garagarrilaren 24an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu