‘Rolling Rolak’ ekimena abiarazo dabe Nontzeberri kultur webguneak eta Pripublikarrak kolektiboak

Bizkaie! 2008-02-18 17:36

Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri kultur webguneak ‘Rolling Rolak’ izeneko ekimena jarri dabe abian, asmetan diran eta ezarriak izan diran rolei buruzko gogoetea egiteko asmoz.

Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri kultur webguneak ‘Rolling Rolak’ izeneko ekimena jarri dabe abian, asmetan diran eta ezarriak izan diran rolei buruzko gogoetea egiteko asmoz. ‘Maskulino/femenino, ar/eme, gizon/emakume bikote tradizionaletatik harago joan nahi dogu. Genero kontuakaz hartu-emonik ez daben zein hartu-emonak dituezan argazkizaleak batu nahi doguz ekimen honetan’, azaldu dabe antolatzaileek. Era berean, Argazkiek zerikusia izan leikie alkarregaz, narratibotasun bat bilatuz.

Hiru parte ditu Rolling Rolak: ‘Argazklik’ on-line argazki lehiaketea, nahi dauen guztiari zabalik; ‘Camara Crossing’, kateatutako hainbat argazki serie, praktika feministei lotutako agente sozialak eta kulturalak batuz; eta ‘Genero eta gorputz ekoizpenak’ mintegi teorikoa, praktika artistiko garaikideen bidez generoak aztertzea ahalbidetuko dauena.

Alternatiba erreal edo ideal barriak be agertu nahi ditu ekimen barriak; maskulinidade eta femenidade barriak (baita betikoak be) edo erdiko aukerak (asmatuak, amestuak, nahiko ziranak). ‘Gure generoagaz jolastu, gure rolak irauli, beste aukera batzuk asmau. Era berean, maskulino/femenino dana topau nahi da, rolen inguruan dagozan estereotipoak, mitoak, errealidadeak edo gizon eta emakumeei jagokezan eskubideen arteko aldeak salatzeko’, adierazo dabe.

‘Argazklik’ argazki lehiaketea on-line izango da www.argazklik.com web gunean. Lehiaketa tematikoa da, eta doguzan, asmetan doguzan eta ezarriak izan jakuzan rolei buruzko gogoeta egin nahi dau.

Bost artista konbidatu dira bidea erakusteko: Shu Lea Cheang (Taiwan), Carles Congost (Katalunia), Voodoo-EROS (New York), Elssie Ansareo (Mexiko) eta Julia Montilla (Katalunia). Adelina Moya, Aimar Arriola eta Azuzena Vieitesek osotzen dabe epaimahaia.

Lanak jasoteko epea 2008ko maiatzaren 21ean amaituko da. Lehiaketeak honako sari honeek banatuko ditu: lehen saria, 3.000 euro; bigarren saria, 2.000 euro; hirugarren saria, 1.000 euro; eta produkzino saria, argazki proiektu bat garatzeko Artelekuren produkzino laguntzinoa eta 500 euroko diru-poltsea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu