Getxoko Gaztai Azokeak 13 produktore batuko ditu bihartik domekara bitartean

Bizkaie! 2008-02-14 16:56

Getxoko Gaztai Azokea bihar hasiko da eta domekara bitartean, laugarren urtez jarraian, bisitariek jateko horrez gozetako aukerea izango dabe Algortako Geltokia plazan, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Getxoko Gaztai Azokea bihar, hilak 15, hasiko da eta domekara bitartean, laugarren urtez jarraian, bisitariek jateko horrez gozetako aukerea izango dabe Algortako Geltokia plazan, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Publikoak zenbait mueta eta jatorriko gaztak probau eta erosi ahal izango ditu Getxon, ore biguneko gaztaia zein Idiazabal gaztaia, ahuntz-gaztaia, ardi-gaztaia, titi-gaztaia, Erronkari gaztaia edota gazta urdina ahaztu barik.

Danetara, 13 saltoki izango dira, eta jatorri oso desbardineko produktoreek parte hartuko dabe. Hiru egunetan zehar, Caceres, Araba, Bizkaia, Galizia, Gaztela eta Leon, Asturias, Kantabria, Nafarroa, Aragoi, Segovia eta Burgosko gaztaigileek euren produktuak eskainiko deutsiez publikoari goizeko 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:30etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu