Getxoko udal liburutegiek 72.000 mailegu egin zituen igaz, 2006an baino % 3 gehiago

Bizkaie! 2008-02-15 11:04

Maileguan itxitako euskerazko liburuak % 10,3 izan ziran eta ganerako % 89,7, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan idatzitakoak.

Getxoko udal liburutegien zerbitzuak emoitza onak izan zituan 2007an. Danetara, udal liburutegiek 72.000 mailegu egin zituen igaz, hau da, % 3ko hazkundea egon da aurreko kanpaineagaz konparauta. Hizkuntzen atalean, maileguan itxitako euskerazko liburuak % 10,3 izan ziran eta ganerako % 89,7, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan idatzitakoak.

Bestalde, 2007. urteko erabiltzaileen kopurua 146.000 bat lagunekoa izan zan Getxoko lau egoitza finkoetan. Kopuru horrek baieztatu egin dqu azken kanpainek emoitza onak izan dituela eta Getxoko liburutegiek publiko finkoa dabela. Era berean, igaz 18.700 bat kide egozan erregistrauta liburutegian, 2006an baino 1.000 persona gehiago, hain zuzen be.

Lau egoitzetan eginiko lanaz gan, udal liburutegiek hainbat jarduera eta ekimen egiten ditue liburuaren mundua bultzatzeko helburugaz. Horreen artean Letren Terrazak (Udako Liburutegiak) eta Liburu Azokea nabarmentzen dira; jarduera horreek 2007. urtean 31.000 eta 18.000 lagun inguru erakarri zituen, hurranez hurran.

Horrezaz gan, beste ekitaldi batzuk be antolatu zituen udal liburutegiek, besteak beste, Kontularien Kluba, literatura tailerrak, olerki-musika emonaldiak eta eskola bisitak. Ganera, barriagoak diran beste batzuk aitatu behar dira, berbarako, Bigarren Eskuko II. Liburu Azokea; bertan 6.000 euro baino behiago batu ziran proiektu solidario baterako.

‘Liburu Ibiltariak’ eta ‘Irakurri kalean’ kanpainak be bultzatu ziran (azken hori Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz), irakurteko gune bat kokatu zan Fadura kiroldegiko ugerlekuan eta zenbait jarduera egin ziran ‘Apirila, Liburu Hila’ dala eta.

2007. urtean zehar gehien eskatu ziran gaztelaniazko liburuak honakak izan ziran: helduen sailean, ‘La catedral del mar’ (Ildefonso Falcones); haurren sailean, ‘En el reino de la fantasía’ (C.S. Lewis); eta euskal literaturearen sailean, ‘SPrako tranbia’ (Unai Elorriaga).

Azkenik, bideotekan, gehien eskatu zan filma Cesc Gayk zuzendutako ‘En la ciudad’ izan zan. Azken sail horri bultzada handia emon jako azken hilebeteetan eta maileguek gora egin dabe bilduma handitu baita. Besteak beste, bertan zinema klasikoa, egile-filmak, dokumentalak, haur-zinema, hezkuntza-zinema eta musika-DVDak har daitekez maileguan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu