Etxabe, Perea eta Agirre aurrera Nafarroa eta Arabako txapelketetan
2007-03-05 01:00 BertsolaritzeaJoxe Juan Zubieta ‘Etxabe’-k Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau astegoienean Goizuetan jokatutako bigarren finalaurrean.
Arabako Txapelketan, barriz, Oihane Perea eta Manex Agirre finalaurreetarako sailkatu dira.
Ikus-entzunezko II. Jardunaldiak Erandion
2007-03-05 01:00 Barriak Martiaren 7tik 9ra bitarteanIkasleei, irakasleei eta, oro har, interesa daukan edonori ikus-entzunezko mundua hurreratzea da martiaren 7tik 9ra bitartean egingo diran jardunaldien helburu nagusia.
Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan parte hartuko daben taldeak aukeratu ditue
2007-03-05 01:00 Musikea Garagarrilaren 4tik 7ra bitartean joko dabePeople Are Machines (Danimarka), Thinktank (Holanda), Andrew's Quartet (Errusia) eta Mr. Chacho (Espainia) aukeratu ditu epaimahaiak.
La Fundicion, Joera Barrien Max Saria
2007-03-05 01:00 sariak-autortzakArte Eszenikoen Max Sarien batzorde antolatzaileak aho batez erabagi dau Joera Eszeniko Barrien sari berezia La Fundicion Aretoari emotea. Hau da izendapen zuzenaren bitartez ezartzen dan lau sarietako bat, Arte Eszenikoen Hispanoamerikarra (Julio Boccak jasoko dauena), Kritikearen Saria eta Ohorezko Sariagaz batera.
Nafar batek gidabaimeneko 26 puntu galdu ditu bi egunetan
2007-03-02 01:00Alkoholemia positibo bi (6 puntu), abiadura gehiegikeria bat (6 puntu), gidatze arriskutsua (6 puntu) eta agenteen aginduei kasurik ez egitea (4 puntu) izan dira arau-urraketak.
‘Prostituzioa: erregulau bako negozioa’ izeneko jardunaldia Bilbon
2007-03-01 01:00Hogeita hamarretik gora aditu batu dira Bilbon Sabino Arana Fundazinoak antolatutako mintegira, prostituzinoaz eztabaidatzeko eta gai horretaz dagoan gizarte-debateari ekiteko, izan be, zenbait prozedura modu planteetan dira: debekua, erregulazinoa eta deuseztatzea.
Kulturtrans-ek kultureagaz mobiduteko gonbidapena egiten deutse herritarrei
2007-03-01 01:00Bilboko Udalaren helburua da bilbotarrak kulturearen harpidedun egin daitezala, hau da, musika, literatura, zinema edota arte eszenikoak eguneroko ohitura bihur daitezala. Horretarako, Kultura eta Euskara Sailak ‘Kulturtrans’ atara dau, 2007ko kultur programa nagusiak batzen dituen ‘sensibilidade guztietarako txartela’.
Zuzendari eta aktore protagonistek ‘Eutsi!’ filma aurkeztuko dabe gaur EHUko Leioako campusean
2007-02-28 01:00 BarriakFilmaren protagonistak Asier Hormaza, Anjel Alkain, Oihana Maritoren eta Nagore Aranburu dira. Gidoia Unai Iturriaga bertsolariak idatzi dau, Alberto Gorritiberea zuzendariaren laguntzinoagaz.
‘Hizkuntza Politikea Gizartean’ jardunaldiak Donostian, martiaren 23an
2007-02-28 01:00 Euskerea berbagaiEuskerea zabaltzeko eta normalizetako helburuagaz lan egiten daben erakunde eta alkarte eragileei berbea emoteko eta hizkuntz politikeak gizartean dauen oihartzunaz berba egiteko helburuagaz antolatu dau jardunaldia Udako Euskal Unibersidadeak.
Behatokiak kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak aztertu ditu
2007-02-28 01:00 Euskerea berbagaiTxostenaren helburua herritarrei euren eskubideak zeintzuk diran jakinarazoteko eta erakundeei hizkuntza-eskubideak arauen bidez bermatu behar dirala gogorarazoteko da.
Picassoren obra bi lapurtu dabez
2007-02-28 01:0050 miloe euroko balioa daukie
Artistearen loba Diana Widmaier-Picasso dalakoaren Pariseko Grenelle kaleko etxebizitzan sartu dira lapurrak eta bertan lapurtu dabez ‘Jacqueline’ eta ‘Maya à la pupée’ artelanak.
Bilboaldeak eta Ipar Uribek saio bana irabazi dabe Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketan
2007-02-28 01:00 BertsolaritzeaLehen saioan, Lea Artibaik 362,5 puntu lortu ebazan eta Bilboaldeak, barriz, 363,5.
Arratia eta Ipar Uriberen arteko lehian Ipar Uribeko taldeak 380 puntu lortu dauz eta Arratiak, barriz, 368,5.
Durangaldeko hainbat taldek rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak egingo ditue ‘Greatests Hits’ gau berezian
2007-02-27 01:00 MusikeaDurangaldeko hainbat musika taldek bat egingo dabe martiaren 9an eta 16an Durangoko Plateruena kafe antzokian egingo dan ‘Greatest Hits Gaua’ izeneko ekimenean. Bertan, rockaren talde eta artista klasikoen bertsinoak joko ditue, talde klasiko horreetako taldekideez mozorrotuta.
Ilargi-eklipsea ikusgai zapatuan
2007-02-27 01:00 Babes-neurririk barik begiratu ahal izango jakoIlargi-eklipseetan, bata bestearen atzean jarten dira Eguzkia, Lurra eta Ilargia, eta Lurrak espazioan egiten dauen gerizpe-zatia pasetan dau Ilargiak. Zapatuko kasuan, Europatik, Amerikatik, Asiatik eta Afrikatik ikusiko da fenomenoa.
Hamar talaia 1936ko gerrarako
2007-02-27 01:00Egin zan esparruetan eta lurraldeetan gerreak izandako gauzapen desbardinez jaubetuta, ‘10 talaia 1936ko gerrarako’ erakusketea jazoera haretara hurrratzen lguntzeko saio bat da gatazkearen aldien eta Euskal Herrian sorrarazo zituan egoeren bitartez.
Berangoko jantza-taldea Krakoviara joango da udan
2007-02-27 01:00 Kulturea Bidaia garagarrilaren 28tik abuztuaren 2ra izango daSimon Otxandategi taldea zuzeneko ‘Charter’ hegaldi berezi batean joango da, geldialdirik barik. Honezaz ganera, inguruko leku ederrenak eta interesgarrienak ezagutzeko ibilalditxuak be antolatu dabez.
Martin Scorsese nagusi Oscar sarietan
2007-02-26 01:00 BarriakBorja Cobeaga zuzendari donostiarrak ez dau film labur onenaren saria jaso.
Emakumezko aktore onenaren saria Helen Mirrer The Queen filmeko protagonisteari emon deutse eta Forest Whitakerri, bestalde, gizonezko aktore onenarena, The Last King of Scotland filman egindako lanagaitik.
Aitzol Barandiaranek irabazi dau VI. Abra Saria
2007-02-26 01:00 BertsolaritzeaLehenengo zatian, Odei Barrosok eta berak lortu eben puntu gehien eta biak pasau ziran bigarren zatira. Hor, Barandiaran ataundarrak Barrosok baino puntu gehiago lortu ebazan, bertsolari bien lana goraipatzekoa izan arren.
Aurelia Arkotxa proposatu dabe euskaltzain oso izateko
2007-02-26 01:00 Euskerea berbagaiAurelia Arkotxa Jean-Louis Davant, Emile Larre, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatu dabe.
Jan Ullrichek txirrindularitzea itxi dau
2007-02-26 01:00Txirrindularitza profesionala itxi arren, txirrindularitzeagaz lotuta jarraitzeko asmoa iragarri dau, Austriako Volksbank taldeko gazteen aholkulari zereginetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...