Aurtengo Euskadi Ikerketa Saria Ignacio Barandiaranek irabazi dau

Bizkaie! 2008-02-01 15:57

Barandiaran irakaslea (Donostia, 1937), Historian lizentziaduna (1961) eta doktorea (1967) da Zaragozako Unibersidadeko Filosofia eta Letren fakultadean. Ganera, Euskal Herriko Unibersidadean Historiaurrean katedraduna da.

Aurtengo Euskadi Ikerketa Sariaren epaimahaiak gaur hartu dau Gizarte Zientziak eta Humanitateetako saria Ignacio Barandiaran Maesturi emoteko erabagia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Saileko iturriek iragarri dabenez.

Epaimahaian honako honeek izan dira: Enrique Gimbernat Ordeig, Fernando Vallespin Oña, Joseph M. Terricabras Nogueras eta Borja Riquer i Permanyer.

Barandiaran irakaslea (Donostia, 1937), Historian lizentziaduna (1961) eta doktorea (1967) da Zaragozako Unibersidadeko Filosofia eta Letren fakultadean. Ganera, Euskal Herriko Unibersidadean Historiaurrean katedraduna da. Antxinako Historian, Arkeologian eta Historiaurrean irakaskuntza eta ikerketa-lanak egin ditu 1964tik aurrera, Zaragoza, La Laguna, Kantabria eta Euskal Herriko Unibersidadeetan.

Nazinoarte mailako ikertzailea da Barandiaran eta haren lana erabagigarria izan da Euskal Herriko Historiaurreko ikasketen gaurko egoerea ulertzeko. 'Paleolitoaren eta Mesolitoaren metodologia arkeologikoaren arloan egindako ekarpen nabarmenak eta penintsula iberiar osoko aztarnategietan ikerketa-taldeetako zuzendari legez dauen ibilbide luzea' azpimarratu ditu epaimahaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu