Ibon Zubiaur getxotarrak 'Juno und Ganímedes' poemea itzuli dau gaztelaniara
2008-01-30 17:29Christoph Martin Wieland egile alemanaren lanean, XVIII. mendean bere herriko autore nagusienetarikoa izandakoak zuzen-zuenean egiten dau berba desio homosexualaz eta, horren ondorioz, ondorengo belaunaldietako autore alemanek moraltasunik ez izatea leporatu eutsien.
Ibon Zubiaur autore getxotarrak Christoph Martin Wieland egile alemanaren 'Juno und Ganímedes' (Juno eta Ganymed) poemea itzuli du gaztelaniara. Lan horretan, Wielandek, XVIII. mendean bere herriko autore nagusienetarikoa izandakoak, zuzen-zuenean egiten dau berba desio homosexualaz eta, horren ondorioz, ondorengo belaunaldietako autore alemanek moraltasunik ez izatea leporatu eutsien.
Bartleby Editores argitaletxeak kaleratu dau 'Juno y Ganímedes' poemea gaztelaniaz eta ingelesez.
Wielandek (Biberach, 1733 - Weimar, 1813) hainbat literatura genero landu zituan. Narratzaile, poeta eta itzultzaile lanetan ibili zan eta bere lan nagusien artean 'Agathon, Idris eta Zenida', 'Musarion', 'Diógenes' eta 'El espejo de oro' aitatu behar dira. Horrezaz ganera, Shakespeare, Horacio, Luciano eta Ciceronen lanak alemanera itzuli zituan lehenengo egilea izan zan.
'Juno y Ganímedes' Wielanden birtuosismo metrikoaren adierazle argia da. Halanda be, lan hori sasoi hareetan homosexualidadeaz naturaltasunez berba egiteagaitik ezagutu zan.
Bestalde, Anthropos argitaletxeak argitaratu dauen 'Pioneros de lo homosexual' liburuan, Zubiaurrek XIX. mendeko hiru egile alemaniarren testuak batu ditu: Karl Heinrich Ulrichs, Karl Maria Kertbeny eta Magnus Hirschfield. Autore horreek danek lehenengoz idatzi eben Alemanian homosexualidadearen inguruan.
Ibon Zubiaur
Deustuko Unibertsitatean Psikologian lizentziatu eta filosofian doktore, Ibon Zubiaur (Getxo, 1971) Tübingeneko (Alemania) Unibersidadeko Erromatar Filologiaren Sailean egiten dau lan 2002. urtetik; bestalde, itzultzaile-lanak be egiten ditu.
Zubiaurrek 'La construcción de la experiencia en la poesía de Cernuda' saiakerea idatzi dau eta W.B. Yeatsen lehenengo poema bildumea ('Crossroads') itzuli dau gaztelaniara. Ganera, hainbat artikulu eta kolaborazino egin ditu literatura argitalpenetarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!