Agate Deuna gogoan, makilakaz aterik ate diru eske

Bizkaie! 2008-02-04 15:35

Astelehen hau Agate Deunaren bezperea da; martiri hau emakumeen babesletzat hartu izan da eta, Euskal Herrian, osatzeko gaitasuna dauela uste da. Gazte zein nagusi, aterik ate ibiliko dira bere omenezko abestiak kantetan.

Astelehen hau Agate Deunaren bezperea da; martiri hau emakumeen babesletzat hartu izan da eta, Euskal Herrian, osatzeko gaitasuna dauela uste da. Gazte zein nagusi, aterik ate ibiliko dira bere omenezko abestiak kantetan.

Bihar Agate Deuna eguna izango da eta, ohitureari jarraituta, ospakizun horren bezperea dan honetan, Siziliako birjina martiriari omenaldia egingo jako Euskal Herriko kaleetan haren omenezko kantakaz; herri askotan, baserriz baserriko ibilbidea egingo dabe.

Makilak hartuta, aterik ate abestu eta dirua batuko dabe helburu desbardinetarako.

Fededunek Agate Deunarengana jo ohi dabe bularretako gatxak, erditze gatxak edo seme-alabei bularra emoteko arazoak dituenean. Horregaitik, erizainen zaindaria be bada.


Mitoa

Kondairearen arabera, Agate Deuna Siziliako gazte oso ederra zan; III. mendean bizi zan eta Quintianus senatariak beragaz sexu hartu-emonak izan gura zituan arren, Agate Deunak ez eban gura, Jesukristogaz eukan konpromisoagaitik. Agate Deunaren ezezkoaren aurrean, mendeku legez, senatariak emakumeari bularrak ebagiteko agindua emon eban. Etenik barik torturau ostean, su bizian egozan Cataniako (Sizilia) ikatzetara jaurti eben.

Ondoren, Etna sumendia sutan hasi zan Agate Deuna hil eta urtebetera. Cataniako bizilagunek laguntzinoa eskatu eutsien, labea urira ez ailegetako. Antza, ez zan holakorik jazo eta, ordutik, bertako zaindari bihurtu eben Ageda Deuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu