Iruñeako San Fermin ikastolea saritu dabe alkarbizitzearen alde egindako lanagaitik

Bizkaie! 2008-01-30 17:35

'Elkarbizitzen ikasten' programearen bidez, eskolako indarkeria edota drogamenpekotasuna prebeniduteko egindako lanaren emoitza onak autortu deutsiez. Gurasoak eta ikasleak, aldi berean eduketan ditu lan honek.

Hezkuntza Ministerioak gaur egun 1365 ikasle, 140 behargin eta 95 irakasle dituan Iruñeako ikastola hau 'Elkarbizitzen ikasten' programea garatzeagaitik saritu dau, eskolako indarkeria edota drogamenpekotasuna prebeniduteko egindako lanak izandako ondorioengaitik.

Hezkuntza Ministerioak Iruñako San Fermin ikastoleari saria emon deutso alkarbizitzaren eta errespetuaren alde egindako lanagaitik; hain zuzen, Espainiako Gobernuak emon dituan hamahiru sarietatik hirugarrena jaso dau, hitzartutako zentro pribatuen kategorian, hain zuzen be.

'Elkarbizitzen ikasten' programearen bidez, eskolako indarkeria edota drogamenpekotasuna prebeniduteko egindako lanaren emoitza onak autortu deutsiez. Gurasoak eta ikasleak, aldi berean eduketan ditu lan honek.

Pilar Vicente ikastolako zuzendaria pozik azaldu da sariagaz, izan be, nabarmendu dauenez, ‘Personearen garapen osoaren aldeko apustua egiten dogu eta, beraz, ikastolek persona onak sortzeko egiten daben lanaren autorpena da saria; gizartean inplikauko diran personak, besteagazko positiboak diran personak, eta hori da hain zuzen, egiten doguna. Beraz, hori autortzea oso garrantzitsua dala pentsetan dogu eta gure beharra Madrilen autortzea, are garrantzitsuagoa’.

Iruñean, 1963koak dira Nafarroako lehenengo ikastolea zabaltzeko ahaleginak, baina ekimenak ez eban aurrera egin, eta handik bi urtera, 1965ean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ikastola bat eratu eban, bertako kideen seme-alabentzat berenberegi. Hasieran Nuestra Señora de Ujué izena jarri eutsien, baina gero Paz de Ciganda izatera pasau zan. Dana dala, alkartea zatitu egin zan, eta Jorge Cortésen gidaritzapean, San Fermin ikastola sortzeari ekin eutsien. 1970ean ikastolea sortu zanetik 1984an erretiroa hartu arte, Jesus Atxa Agirre aretxabaletarra izan zan ikastolako zuzendari.

Gaur egun hamabost ikastola dagoz Nafarroan. Iruñean San Ferminekoa, Paz de Cigandakoa (biak 1970ean sortuak), eta Francisco de Jasokoa, hamar urte geroago sortua. Horreez gan, Irunberrin, Zangotzan, Altsasun, Etxarri Aranazen, Elizondon, Lesakan, Beran, Lizarran, Tafallan, Bianan, Tuteran, Lodosan eta Sartagudan dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu