Iñigo Olaetxea nagusi Etxarri Aranazeko saioan

Bizkaie! 2007-02-26 01:00   Bertsolaritzea

Saio ederra izan zan Etxarri Aranazen jokatutakoa eta Iñigo Olaetxeagaz batera, bigarren sailkatuak be, Jon Barberenak be finalean kantetako aukerea izango dau segurutik.

BBKren Bertsolari Gazteen XV. Sariketea martxan dago

Bizkaie! 2007-02-26 01:00   Bertsolaritzea

Eskualdeka antolatuta, bertsolari gaztetxuenek jentaurrean kantetako aukera parebakoa daukie eta, ez horren gaztetxuenek, euren doeak erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolariak, irakasleak, poetak, idazleak eta antzerkiko aktoreak dira protagonista ‘Bidegileak’ bildumaren ale barrietan

Bizkaie! 2007-02-26 01:00

‘Bidegileak’ bildumearen helburua da historian euskerearen eta hizkuntza normalizazinoaren alde lan egiten daben norbanakoak eta erakundeak ezagutzera emotea.

Mexiko Uriko Euskal Etxeak eta HABEk lankidetza-akordioa sinatu dabe

Bizkaie! 2007-02-23 01:00   Euskaldunak munduan

Orain arte euskera eskolek izandako garapena aztertzea eta aurrerantzean ekimenak jarraituko dauen bidea zehaztea dira akordioaren helburu nagusiak.

Gastronomia eta Kalidadezko Elikadurearen I. Azoka Profesionala izango da urrian BECen

Bizkaie! 2007-02-23 01:00   Jan edanak

Profesionalei zuzendutako azokea izango da. Bisitarien artean, chef, summiller eta tabernariak espero dira, besteak beste.

Hogei bertsolari Arabako txapela nork jantziko zain

Bizkaie! 2007-02-23 01:00   Bertsolaritzea

Arabako Bertsolari Txapelketea zezeilaren 24an, Amurrion hasi eta apirilaren 21ean amaituko da, Gasteizeko Jesus Guridi auditoriumean.

Red Hot Chili Peppers Bilbon, bagilaren 22an

Bizkaie! 2007-02-23 01:00   Musikea

‘Bilbao BBK Live 2007’ jaialdian joko dabe

Talde estadubatuarrak bagilaren 22an joko dau Kobetamendin, ‘Bilbao BBK Live 2007’ jaialdian.

Enpresetan euskerea sustatzeko HPSren programea martxan dago

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   Euskerea berbagai

Proiektua bideratu, babestu eta zuzenduko dauen Kudeaketa Batzordea (erakunde publikoek eta CONFEBASK, ADEGI, CEBEK eta SEA enpresari-alkarteek osotua) eratu da honezkero.

Barricadak 25. urteurrena ospatzeko birea hasiko dau martiaren 30an

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   Musikea

Txantreako musika talde ezagunak Atarrabian emongo dau lehenengo kontzertua, Indurain Anaiak kiroldegian.

Euskaltzaindiak Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Mari Etxaburu ‘Kamiñazpi’ omenduko ditu

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   sariak-autortzak

Gaur, zezeilak 23, barikua, Euskaltzaindiak ageriko bilkurea egingo dau Bilboko egoitzan, arratsaldeko 17:00etan, azken urtean hil diran ondoko euskaltzainak omentzeko: Federico Barrenengoa, Gaizka Barandiaran eta Jose Maria Etxaburu ‘Kamiñazpi’.

Celsius 32 taldearen lehenengo lana: ‘Alas’

Bizkaie! 2007-02-22 01:00   Musikea

Uribe Kostako boskoteak 12 kantaz osotutako diskoa kaleratu dau Baga-Biga disketxearen eskutik.

Musikenek diskoen argitalpenerako zigilu propioa sortu dau

Bizkaie! 2007-02-21 01:00   Musikea

Ikasleen interpretazino eta sormen lanak sustatzeko batetik eta, bestetik, aldi guztietako euskal konpositoreen lanak zabaltzeko sortu dau zigilua Euskal Herriko Goi Mailako Konserbatorioak.

Berri Txarrak-ek bi hilebeteko bira luzea iragarri dau Asia eta Europan zehar

Bizkaie! 2007-02-21 01:00   Musikea

Berri Txarrak taldeak nazinoarteko bira erraldoia egingo dau martitik aurrera. Danetara, 30 kontzertutik gora iragarri ditu hirukoak, areto zein festibalak kontuan hartuta. Azken honeen artean, apirilaren 20an Berlinen izango dan 'Move Against G8' jaialdi erraldoia nabarmendu daiteke.

BFAk eta Bilboko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe Euskararen Etxeagaz

Bizkaie! 2007-02-20 01:00   Euskerea berbagai

Euskerea sustatu eta zabaltzeko sortutako zentroak 8.000 bisita baino gehiago jaso ditu 2004. urtean sortu zanetik hona. Ganera, 63.000 kontsulta birtual izan ditu.

Max Sariak’07: ‘Demasiado humano’ Euskadiko finalistea Ikuskizun Errebelazino Onenaren kategorian

Bizkaie! 2007-02-20 01:00

’Demasiado humano’ (los últimos días de Nietzsche), Traspasos konpainiarena, kategoria honetan lehiatzeko aukeratutako lana da. Mikel Gomez de Segurak eszenaratu dau Jaime Romoren testua, Friedrich Nietzsche filosofoaren bizitza eta sortzaile dramearen barruan bere hondoratze psikikoraino sakontzearen prozesu luzearen frutu.

1428 talde XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan

Bizkaie! 2007-02-19 01:00   Musikea

Laugarren urtea da 1400dik gora taldek izena emoten dabena eta aurten, danetara, 1428 taldek emon dabe izena urtero legez hiru kategoriatan jokatzen dan XIX. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeko. Edozelan be, fase finalerako 42 talde aukeratu dabez.

‘Barrixe.com’ Bizkaiko Barrikuntza Behatokia aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Bilboko Merkataritza Ganbaran aurkeztu dabe www.barrixe.com webgunea, Bizkaiko barrikuntzen egoeren barri emongo dauen zerbitzua.

Patxi Usobiagak irabazi dau 2006ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria

Bizkaie! 2007-02-19 01:00

Patxi Usobiaga eskalatzaile eibartarrak irabazi dau 2006. urteko Kirolari Onenaren Euskadi Saria. Kirolean Euskaltasuna Zabaltzea Saria, barriz, Josune Bereziartuk eta Roberto Laisekak partekatuko dabe, eta Kirolaren Sustapena, Formazioa eta Dedikazioarena, Laurentzi Ganak.

‘Zubitik salto’, aurtengo Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Musikea

Kantea Iñigo Muguruzak egin dau eta letrea Kirmen Uriberen esku egon da. ‘Geroaren deiadarra’ leloa daroan 29. edizinoa Balmasedako Zubi Zaharra Ikastoleak antolatuko dau.

Opera maratoia antolatu dau Guggenheimek

Bizkaie! 2007-02-16 01:00   Musikea

Europako Opera Jardunaldiak dirala eta, Guggenheim Bilbao Museoak, Opera Lagunen Bilboko Elkarteagaz (OLBE) batera, betiko operarik garrantzitsuenez osotutako emonaldien maratoia aurkeztuko dau zapatuan, zezeilak 17, museoaren Entzungelan.