Kathryn Bigelow and.aren 'The Hurt Locker' nagusi Osgar sarietan

Bizkaie! 2010-03-08 09:23   Barriak

Kathryn Bigelow zinemagileak historia egin dau gaur 2010eko Oscarretan, Zuzendari Onenaren saria irabazi dauen lehenengo emakumezkoa izan baita 'The Hurt Locker' filmagaz. Bederatzi izendapen zituan eta danetara, sei Oscar irabazi ditu, baita Film Onenarena be.

Kathryn Bigelow zinemagileak historia egin dau gaur 2010eko Oscarretan, Zuzendari Onenaren saria irabazi dauen lehenengo emakumezkoa izan baita 'The Hurt Locker' filmagaz. Bederatzi izendapen zituan eta danetara, sei Oscar irabazi ditu, baita Film Onenarena be. Hain zuzen be, Bigelowen pelikulak Film, Zuzendari, Edizitatze, Jatorrizko Gidoi, Soinu-editatze eta Soinu-nahaste onenen Oscar sariak irabazi ditu.

James Cameronen 'Avatar' filmak 9 izendapen zituan arren, azkenean hiru sari baino ez ditu irabazi, danak teknikoak, gainera. 'Avatar' Zuzendaritza artistikoaren, ikusizko efektuen eta argazkilaritzaren kategorietan baino ez da izan irabazle. Azkenean, beraz, Kathryn Bigelow, James Cameronen emazte ohia izan da aurtengo oscarretan irabazle nagusia.

Sandra Bullock 'The Blind Side' filman egindako lanagaitik Emakumezko Aktore onena izan da, aurten aktore txarrenaren Razzie saria be irabazi ostean.

Gizonezkoen atalean Jeff Bridges ('Crazy Heart') izan da irabazlea; bosgarren izendapenean etorri jako Oscar sari preziatu.

Antzeztaldeko emakumezko aktore onena Mo'nique izan da, 'Precious' lanean egindako paperagaz. Urrezko Globoetan, Sundance Jaialdian, BAFTA britainiarretan eta Satellite Awards sarietan be irabazle izan zan, eta beraz, haren garaipena ez da ezustekoa izan. Penelope Cruz espainiarra ('Nine'), beraz, esku hutsik joan da ekitalditik.

Christoph Waltz ('The Inglorious Bastards') be faborito zan Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren sailean, eta ez dau huts egin.

Sari garrantzitsuak izan dira horreek baina beste batzuk azpimarratzearren, 'Precious' filmak gidoi egokitu onenaren saria eskuratu dau, eta 'Up'-ek animazino film onenarena.

'El secreto de sus ojos' produkzino argentinar-espainiarra ingelesez egina ez dan film onena izan da. Quentin Tarantinok eta Pedro Almodovarrek emon deutsie saria Juan Jose Campanella zuzendariari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu