Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier II. Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera

Bizkaie! 2007-09-10 02:00

Bilbok 'Kukuxumusu-Fournier Muuuuus Txapelketan' parte hartuko dau beste hamaika urigaz batera. Honezkero txapelketan parte hartzeko izen-emoteko epea hasi da nahiz eta txapelketea bera zemendian izan.

Sopelanako Lasterketa Nudistea zapatu honetan egingo da Barinatxe hondartzan

Bizkaie! 2007-09-10 02:00

Sopelanako ohiko Lasterketa Nudistea hilaren 15ean egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera, La Salvaje bezela be ezaguna dan Barinatxeko hondartzan.

‘Euskerea da zure altxorra, zure gaitasuna’ lelopean zabaldu dabe AEKn euskerea ikasteko matrikulazino epea

Bizkaie! 2007-09-10 02:00   Euskerea berbagai

Igazko 10.000 ikasleak mantenidu eta ikasle barriak izatea da AEKren aurtengo helburua. Ganera, ikasturte honetan euskaltegi barri izango ditu, Baionan eta Iruñean, Korrikearen azken edizinoan ataratako diruari esker.

Paddy Woodworth kazetari irlandarrak 'The Basque Country: A cultural history' argitaratu dau

Bizkaie! 2007-09-07 02:00

Paddy Woodworth kazetari irlandarrak Euskadiko gizartea eta kulturea buztartzen dituan 'The Basque Country: A cultural history' liburua aurkeztu dau.

Pavarotti hil da

Bizkaie! 2007-09-06 02:00   Musikea

Italiako tenore ezaguna 71 urte zituala hil da, pankreako minbiziak jota, Toskanako eskualdean.

EIZIEk itzulpengintza tailerra antolatu dau aurten be Iban Zaldua idazle gonbidatuagaz

Bizkaie! 2007-09-06 02:00

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) lantegia antolatu dau aurten be euskeratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintzea sustatzeko ahaleginari jarraituz, irailaren 10etik 13ra.

Bilboko Udalak euskerea ikasi nahi daben gurasoentzako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau

Bizkaie! 2007-09-06 02:00   Euskerea berbagai

Bilboko Udaleko Euskera Sailak euskerea ikasi nahi daben gurasoei zuzendutako laguntzak eskatzeko epea zabaldu dau, laguntzinoa lehen aldiz eskatu nahi dabenentzat.

30 urte geroago, Chillidaren 'Haizearen orrazia' inaugurauko dabe

Bizkaie! 2007-09-05 02:00

Hogeita hamar urteren ostean, Eduardo Chillidaren 'Haizearen orrazia'-k 1977an izan ez eban inaugurazinoa izango dau datozen egunotan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

215 musikari Kaleko Musikarien Nazinoarteko VII. Topaketan

Bizkaie! 2007-09-05 02:00   Musikea

Musikaleren VII. Edizinoan, irailaren 15tik 16ra, munduko herrialde desbardinetako 12 konpainia eta 215etik gora musikari izango dira Leioa, Basauri, Erandio eta Sestaoko kaleetan.

Michael Schumacherrek irabazi dau Kiroletako Asturiaseko Printzea Saria

Bizkaie! 2007-09-05 02:00

Bat Formulan, zazpi aldiz munduko txapelduna izandako alemaniarrak irabazi dau aurtengo saria, ganerako hautagaiak izan diran Roger Federer, Rafa Nadal, Valentino Rossi eta Yelena Isinbayeva atzean itxita.

EJk dekretu bat onartu dau hizkuntzearen erabilerea bermatzeko

Bizkaie! 2007-09-05 02:00   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzeak onartutako dekretuan xedapenak onartzerakoan Jaurlaritzearen sail guztiek bete beharko daben derrigorrezko prozedurea zehazten da, euskerearen erabilerea eta oro har hizkuntza politikeagazko egokitzapena bermatze aldera.

Euskaltube.com, bideoen euskal webgunea martxan

Bizkaie! 2007-09-04 02:00

Euskaltube, Youtube arrakastatsuan oinarrituta diseinautako webgunea, martxan jarri da beta bersinoagaz eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi izateko asmoagaz.

'4 Luni, 3 Saptamini si 2 Zile', aurtengo Fipresci Sari Nagusia Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2007-09-04 02:00   Barriak

Urteko Film Onenaren Fipresci Saria 1999tik emoten da Donostiako Zinemaldian eta zinerik ausartena, originalena eta personalena nabarmentzea eta saritzea dau helburu.

Brasilen lehenengoz izango da Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Bizkaie! 2007-09-04 02:00   Euskaldunak munduan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 25. urteurreneko ospakizunen azken txanpan, nazinoarteko 12. kontzertu-bireari eta Hego Amerikako bigarrenari ekingo deutso datorren eguenean, irailaren 6an.

Leioako Kultura Sailak Film Laburren XIV. Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2007-09-04 02:00   Barriak

Lanak aurkezteko epea 2007ko zemendiaren 5ean amaituko da

Lanak DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskeraz nahiz gaztelaniaz. DVDak gitxienez 4 minutu eta gehienez 11 minutu iraun behar dau. Aurkeztutako lanek ez dabe izango egilea identifikauko dauen krediturik edo zehaztasunik.

Manu Chaok disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2007-09-03 02:00   Musikea

Galiziar jatorriko musikari frantsesak ‘La Radiolina’ izenburupean kaleratuko dau lana.

'Expodistrito' irailean hasiko da berriro eskultura, argazki eta pintura erakusketak antolatuz Bilboko Udaltegietan

Bizkaie! 2007-09-03 02:00   Kulturea

Irailetik aurrera 'Expodistrito' hasiko da barriro, hainbat eskultura, pintura, artelan grafiko eta argazki erakusketa eskainiz txandaka, Deustu, Begoña, Zorrotza, San Inazio, Abando eta Otxarkoako kultur aretoetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Iglesias euskal konpositoreak irabazi dau Espainiako Zinema Saria

Bizkaie! 2007-09-03 02:00   Musikea

Zazpi Goya sari jaso ditu Alberto Iglesias donostiarrak eta Arteen eta Zinema Zientzien Akademiak gehien saritu dauenetariko bat da. Pedro Almodovarren film askoren eta Julio Medem donostiarraren ia guztien musikearen egilea da Iglesias. Orain bi urte Oscar sarietarako hautagai izan zan Fernando Meirellesen ‘El jardinero fiel’ pelikularako egindako musikeagatik.

BBK-ko udalekuetan 7 eta 13 urte bitarteko ia 4.000 ume ibili dira

Bizkaie! 2007-08-31 02:00

Danetara, 7 eta 13 urte bitarteko 3.916 ume ibili dira aurten, bagilaren 25etik abuztuaren 25era, BBK-k Briñas eta Sukarrietan dituan instalazinoetan 1925. urtetik antolatzen dituan udalekuetan.

NASAren argazkiak eta bideoak, doban Interneten

Bizkaie! 2007-08-31 02:00

NASAren historian lehenengo aldiz, orain arte sekretupean egon dan materiala zabalduko dabe. Internet Archive enpreseak materiala digitalizau, artxibatu eta kudeatuko dau eta, horri esker, espazio agentziak ia-ia 40 urteetan batutako audio artxiboak, idatziak zein bideoak eskura izango ditu erabiltzaileak doban.