Ken Follet idazlea Gasteizen dago 'World without end' nobela barria aurkezteko

Bizkaie! 2008-01-09 13:12   Kulturea

'The pillars of the earth' liburua gustau jaken irakurleak pozik dagoz. Ken Follet idazle britainiarrak 'World without end', 'The pillars of the earth' ospetsuaren jarraipenaren gaztelaniazko bersinoa aurkeztuko dau gaur Gasteizen. Santa Maria katedrala aukeratu dau horretarako, nobela barria idazteko inspirazino iturria izan baita.

'World without end' nobelan Santa Maria Katedralaren argazkiak agertzen dira eta Ken Folletek berak eskerrak emoten deutsoz Santa Maria Katedrala Fundazinoari, tenpluaren inguruan emon deutson dokumentazinoagaitik.

Estadu osoan, Gasteizen izango da gaztelaniazko edizinoaren aurkezpen bakarra eta, horregaitik, hainbat kazetari izango dira bertan. Ekitaldian, 36 kazetari eta 31 liburu-saltzaile izango dira.

Agendea beteta

Idazlea urtarrilaren 8tik 11ra bitartean izango da Arabako uriburuan, nobela ezagunaren jarraipena aurkezteko.

Nobelagile galestarrak 'World without end' aurkeztuko dau gaur komunikabideen aurrean. Eguerdiko hamabietan izango da ekitaldia Santa Maria katedralean.

Bisiteagaitik eskerrak emoteko, Folleten omenezko eskultura bat jarriko dabe Buruileria plazan, katedralaren alboan. Eskulturearen egilea Casto Solano izan da, Gasteizko 'Torero' eskulturea eta Ramon Rubialen omenez Bilboko Guggenheimen kanpoaldean dagoan piezearen egilea. Obrea bihar inaugurauko da, 12:30ean. Arratsaldean, 19:30ean, bere lan barriaren zehetasunak emongo ditu Principal Antzokian.

Liburua salgai dago, besteak beste, AEBetan, Italian, Britainia Handian, Australian eta beste hainbat herrialdetan. Honezkero, ganera, liburu salduenen artean dago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu