Gernikako Bakearen Museoaren bisitari kopuruak nabarmen egin eban gora igaz
2008-01-09 11:13Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketea eta erbestea, bakearen kultura eta giza eskubideen gaiak lantzen dituan Gernikako Bakearen Museoak 35.111 bisitari izan zituan igaz, 2006an baino % 37 gehiago, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.
Gerra Zibila, Gernikako bonbardaketea eta erbestea, bakearen kultura eta giza eskubideen gaiak lantzen dituan Gernikako Bakearen Museoak 35.111 bisitari izan zituan igaz, 2006an baino % 37 gehiago, museoko arduradunek jakinarazo dabenez.
Bisitari kopuruan izandako igoerea faktore ugarik azaltzen dabe, erakusketa iraunkor 'barritzaileak', aldi baterako erakusketek, tailer didaktikoek, dokumentazino zentroak eta eskaini diran beste hainbat zerbitzuk.
Igaz museoa bisitau eben 35.111 personetatik 32.217 nagusiak izan ziran eta 2.894 umeak. Arduradunen ustez, 'aitagarria da nagusien artean Europatik helduriko bisitarien kopurua Euskal Herritik eta Espainiatik joandakoen bisitarien kopurua baino handiagoa izan dala'. Bisitarien artean egon dan gorakada horrek beste zerbitzu batzuetan (bisita gidatuak, tailerrak) izandako gorakadea be azaltzen dau.
2008an be 'gogor' jarraituko dabe lanean, aldi baterako beste erakusketa interesgarri batzuk eskaini eta tailer didaktiko barriak preparauko ditue. Ganera, aurten, museoak bere hamargarren urteurrena ospatuko dau. 1998ko apirilaren 7an inaugurau zan eta 2008a museoaren historian 'urte berezia' izatea espero dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!