‘Le Noise’ eta ‘Hard Spirit’ nagusi Bilbao Hiria 19. Pop Rock lehiaketan

Bizkaie! 2007-06-11 02:00   Musikea

‘Le Noise’ talde bizkaitarrak 6.000 euroko saria lortu dau. Las Furias gipuzkoarrak izan dira bigarren, 4.000 euroko sariagaz. Hirugarren Bartzelonako Ultraplayback taldea sailkatu da, 3.000 euroko sariagaz. Metal arloan, Hard Spirit asturiarrak izan dira nagusi, 6.000 euroko sariagaz. Bigarren, Bartzelonako TrallaXXL, 4.000 eurogaz. Hirugarren, Sanctrum suediarrak izan dira, 2.000 euroko sariagaz.

Bi euskal lanek irabazi dabe ACT Eszena Sortzaile Barrien Nazinoarteko Jaialdia

Bizkaie! 2007-06-11 02:00   sariak-autortzak

Danetara, 21 izan dira lehiaketan parte hartu daben lanak, ‘eta bost kontinentetako eszenazaleek barriro be antzerkia eta dantzak bizirik dirautela baieztatu deuskue, gazteak gogor datozela lanotan arriskatuz eta lengoaia barriak bilatzeko ikertzen dabela publikoa hunkitzea lortuz hizkuntzearen arazoa baztertuz’, azaldu dabe.

‘Kiss Kiss Bang Bang. Artearen eta feminismoaren 45 urte’ erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2007-06-11 02:00   Kulturea

Erakusketea irailaren 9ra bitartean izango da ikusgai Arte Eder Museoan. Bertan, zenbait herrialdetako 42 artista eta hainbat talde feministen 69 lan erakutsiko dira, dan danak 'arte feministea' dalakoaren ganekoak.

Ziurtagiriaren Elkarteak zuzendaritza barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-06-08 02:00   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez sortutako Ziurtagiriaren Elkarteak erakundea osotuko dauen zuzendaritza barria aurkeztu dau Bilbon. Alkarte hori izango da egun 1.502 entidadek daben ‘Bai Euskarari’ ziurtagiriaren kudeaketaren arduraduna.

V. Surfilm Festibal Donostian

Bizkaie! 2007-06-08 02:00   Barriak

Donostiako Surffilm Festibal jaialdian hogeita hamar pelikula emongo ditue datorren domekara (bagilak 10) bitartean. Aurten, gainera, liburu bat kaleratuko dabe, euskeraz eta gaztelaniaz: Way of the bird. Liburu horretako marrazki originalen eta argazkien erakusketa bat be antolatu dabe udal liburutegian.

Getxoko Udalak 45.000 euro inguru emongo ditu euskerea sustatzeko 11 proiektutarako

Bizkaie! 2007-06-08 02:00   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak diruz lagunduko dituan proiektu horreek guztiak Bizarra Lepoan, Egizu, Boluntzarreta eta BITE, Bizkaiko Trikitrixaren Alkarteak asmautakoak dira.

BFAk 1.500.000 euro jarriko ditu Bizkaiko 25 udalerritan kultur ekipamentu barriak sortzeko

Bizkaie! 2007-06-08 02:00

Aurrekontuko partida hori erakunde honek urtero 20.000 biztanle baino gitxiagoko udalerriei emoten deutsiezan laguntzinoen barruan sartzen da. Era berean, ekitaldi honetan, 3.000.250 euro jarriko dira udalarenak ez diran hainbat proiektu egiteko.

Arte eszenikoen irakaskuntzarako zentroa sortuko dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-06-08 02:00

Aurreikuspenen arabera, 2008aren amaieran ia % 100ean garatua izango da Kulturearen Euskal Plana.

'Txikimundi', gaztetxuenen mundua paperean

Bizkaie! 2007-06-07 02:00   Kulturea

Liburua, batez be, poemaz eta ipuinez osotuta dago. Azkeneko orrialdeetan igarkizun batzuk be sartu ditue, neska-mutilek burua astintzeko eta handik eta hemendik erantzunak topetan ahalegintzeko.

Pedro Iturraldek 2007ko Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso dau

Bizkaie! 2007-06-07 02:00   sariak-autortzak

Ekitaldia Leireko monasterioan izan da. Vianako Printzea saria 1990. urtetik emoten dau Nafarroako Gobernuak eta aurtengo edizinoan 31.000 euro jaso ditu Faltzeseko musikariak.

Udal Musika Eskolako 200 ikasle baino gehiagoren ikasturte amaierako kontzertua Bilbon

Bizkaie! 2007-06-07 02:00   Musikea

Programa anitza antolatu dabe, izan be, Eric Clapton, Elvis Presley edo Meat Loaf joteaz gan, Debussy, Sherman, Sorozabal edo Guerrero be entzungai izango dira, Itoiz, Ansorena, Benito Lertxundi edo Xabier Lete lako euskal konpositore edo taldeak ahaztu barik.

Venezuela eta Euskadiko futbol taldeak aurrez aurre izango dira bagilaren 20an

Bizkaie! 2007-06-06 02:00

Euskadiko Futbol Federazinoak iragarri dauenez, bagilaren 20an jokatuko dabe euskal selekzinoko jokalariek Venezuelaren kontrako partidua, Venezuelako San Cristobaleko Pueblo Nuevo estadioan.

Bien bitartean, datorren domekan, bagilak 10, ESAITek antolatuta, Euskal Selekzinoaren Eguna ospatuko dabe Leitzan. Jai giroan, euskal selekzinoen ofizialtasuna aldarrikatzeko eguna izango da antolatzaileen arabera.

Manu Chaok disko barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Musikea

Artisteak irailean atarako dau bere disko barria, ‘Proxima estacion: Esperanza’ lana argitaratu ebanetik sei urte pasau ostean. Ganera, disko barriaren aurrerapen bat jarri dau bere webgune ofizialean.

‘Bilbao Hiria’ lehiaketearen finalak gaur eta bihar

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Musikea

Metal arloan, Hard Spirit (Asturias), Tralla XXL (Bartzelona)Sanctrum (Suedia) dira finalistak; pop rock estiloan, Le Noise (Bizkaia),Ultraplayback (Bartzelona) eta Las Furias (Bartzelona).

Renoko Euskal Liburutegiaren webguneak zerbitzu zabalagoa eskainiko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Euskal artxiboa osotzen daben dokumentuak, argazkiak, audio eta bideo grabazinoak, kartelak eta bestelakoak kontsultau ahal izango dira bertan, besteak beste.

Parmigiano-Reggiano/Idiazabal jatorrizko deituren Nazinoarteko I. Jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Jan edanak

Laurogeita hamargarren hamarkadan hasi ziran alkarlanean Parmigiano-Reggiano Jatorrizko Deitura Babestua (JDP) eta Idiazabal gaztaiaren JDP. Ordutik, euren jarduerearen oinarritzat tipizidade eta kalidade organoleptikoa bermatzea lortu dabe

UEUk eta BFAk diru-laguntzinoak eskainiko deutseez bizkaitarrei udako ikastaroetan izena emoteko

Bizkaie! 2007-06-06 02:00

Ikastaro guztien informazinoa eta matrikulea www.ueu.org webgunean topau daiteke. Danetara, 30 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horreetatik 12 Eibarren, 8 Baionan, eta 10 Iruñean.

Errenteriako Landarbaso Abesbatza Kalifornian

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Euskaldunak munduan

Bagilaren 28an Kaliforniako Los Osos urira joango da taldea eta bertan lehenengoz antolatzen dan lehiaketan parte hartuko dau. Lehenengoz urtengo dau abesbatzak Europatik eta hori ‘erronka handia da’ taldearen esanetan.

Plaza Barriak Bilbo Hiria Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea hartuko dau

Bizkaie! 2007-06-06 02:00   Jan edanak

Bilbo Hiria 2007 Idiazabal Artzai-Gaztai Lehiaketea, zapatuan, bagilak 9, izango da Bilboko Plaza Barrian. Alde Zaharreko Dendarien Elkarteak, Idiazabal Jatorrizko Deiturak eta Artzai Gaztak antolatu dabe ekitaldia, Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzaz.

EHUk, UNEDek eta Eusko Ikaskuntzak hitzarmena sinatu dabe Internet bidez hezkuntza-programak abian jarteko

Bizkaie! 2007-06-06 02:00

Hitzarmenaren aplikazino-eremua unibersidade bakotxeko graduondoko ikasketen tituluak, graduondoko ikasketa ofizialak eta etenbako trebakuntza ikastaroak dira. Alkarlanaren lehentasunezko xedea irakaskuntza birtuala dan arren, ez dabe baztertu zuzeneko jardueretan alkarlana garatzeko aukerea.