Erotikugao.com, e-mail erotikoen lehiaketea

Bizkaie! 2007-08-27 02:00

Erotikugao e-mail txapelketea teknologia barrien erabilerea bultzatzeko, Sarean gazteen esku-hartzea bultzatzeko eta e-maila komuniketako eratzat sustatzeko antolatu dabe.

Ugao-Miraballeseko Udalak abiarazo dau e-mail erotikoen V. lehiaketea eta joandako edizinoetako parte-hartze handia ikusita, aurten salto kualitatibo bat emon gura izan dabe antolatzaileek lanen kalidadea hobetu ezkero, antzerkiratuak izateko.

Aurtengo nobedade esanguratsuena erotikugao.com web orria da; honen bidez lehiaketea eta parte-hartzea askoz gehiago zabaltzea da asmoa.

Erotikugao e-mail txapelketea teknologia barrien erabilerea bultzatzeko, Sarean gazteen esku-hartzea bultzatzeko eta e-maila komuniketako eratzat sustatzeko antolatu dabe.


Zergaitik kontakizun erotikoak?

Erotismoa desmitifiketako eta pornografia zein agiriko sexua honetaz bereizteko; gazteen sormena bultzatzeko, batez be euskeraz, oso landua izan ez dan esparruan. Era berean, sexualidadea eta erotismoa bizitza osasuntsu baten osogaiak diralako.


Helburu orokorrak

Gazteen (18tik gorakoen) sormen-ahalmena bultzatu eta teknologia barrien erabilerea sustatu.

Aurten, ganera, lan saridunak argitaratu egingo dira eta irabazle izango diran lanen antzezpena (Glu Glu-ren eskutik) be aurreikusi da.


Zelan eta noiz garatuko da lehiaketea?

Lehiaketea 2007ko irailaren 3tik aurrera garatuko da. Euskeraz zein gaztelaniaz, lanak 2007ko zemendiaren 30era arte aurkeztu ahal izango ditue 18 urtetik gorakoek. Epaimahaia ezagunak diran euskal idazle eta bertsolari gazteek osotuko dabe, antzerki eta literaturako beste aditu batzuekaz batera; honeek 5 lan aukeratuko ditue kategoria bakotxeko eta web orrian jarriko dira. Web orria bisitetan dabenek kategoria bakotxeko lan irabazlea erabagi ahal izango dabe euren botuen bidez. 2008ko udaberrirako lan irabazleetan oinarritutako antzerki lana estreinetea espero da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu