‘Oskorri Banda Band’ CD barriaren aurkezpena Catalunyan

Bizkaie! 2007-08-28 02:00   Musikea

Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Galizian, Murtzian eta Euskal Herriko hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Catalunyan gauza bera egiteko aukerea izango dau aste honetan.

Kontuak kontu, ‘Oskorri Banda Band’ disko barriko errepertorioa Catalunyan estreinekoz entzuteko aukerea izango da bihar, eguaztena, abuztuaren 29an, gaueko 00:30etan, Granollerseko Festa Maior izenekoan, Plaça de l’Esglèsian.

Hurrengo egunotan, Oskorri honako lekuetan ikus eta entzuteko aukerea izango da:

- Abuztuaren 31an, barikuan, Zeberion (Bizkaia).
- Irailaren 2an, domekan, Arteagan (Bizkaia).

Azken buruan, Oskorrik disko barria aurkezteko Bilboko Aste Nagusian emon behar eban kontzertua, euriak eragindako arazo teknikoengaitik bertan behera geratu zana, datorren udagoienean egiteko asmoa dago Bilboko Bandeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu