Aste Nagusian izandako parte-hartze handia nabarmendu dabe Konpartsek

Bizkaie! 2007-08-27 02:00

2007ko Aste Nagusira euriak gris kolorea ekarri dauen arren, jentearen parte-hartze handia nabarmendu dabe Bilboko Konpartsek. Prentsaurrean balorazino sano positiboa egin dabe nahiz eta eguraldiaren ondorioz hainbat ekitaldi bertan behera itxi behar izan dituen.

Antolatzaileen esanetan, eguraldiak larregi lagundu ez arren, egitaraura batutako eitaldi batzuetan inoiz baino jente gehiago izan da, berbarako lehiaketa gastronomikoetan eta Hiri Krosan.

Bilboko Konpartsak datorren urteko Aste Nagusia preparetan hasita dagoz eta 30. urteurrena izango danez, ekitaldi bereziak iragarri ditue honezkero, berbarako, goitibeheren jatsierea eta Mariajaiaren agurrerako ekitaldi berezia, azken urteotan jarraipen larregirik izan ez dauela ikusirik.

Azken buruan, suziriek Bilbokoa gauak kolorez jantziko ditue datorren urtean be eta, jakina, aurtengo maileari eustea da helburua. Aurten, Bilbo Hiria Nazinoarteko Lehiaketan Italiako Tirrena pirotekniak irabazi dau

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu