Udalak Bilboko Aste Nagusiaren balantze baikorra egin dau eguraldi txarra izan arren

Bizkaie! 2007-08-28 02:00

Bilboko Udalak, haizea eta euria egin arren, jaien balantze baikorra egin dau gaur, bilbotarrek eguraldi txarrari arpegi ona erakutsi deutsela adierazoz eta Aste Nagusia estaduko jazoera kultural garrantzitsuenetakoa dala gehituz.

Bilboko Udalak, haizea eta euria egin arren, jaien balantze baikorra egin dau gaur, bilbotarrek eguraldi txarrari arpegi ona erakutsi deutsela adierazoz eta Aste Nagusia estaduko jazoera kultural garrantzitsuenetakoa dala gehituz.

Turismo eta Jai ordezkariak, Isabel Sánchez Robles-ek, bere aldetik, ‘jaiak oso ondo joan dirala eta zifrak bikainak izan dirala' azaldu dau. Gauzak holan dirala, 425.000 lagun hurreratu dirala adierazo dau, pasa dan urteko 465.000etatik oso hur.

Udalak ohar baten bidez adierazo dauenez, kaleko zenbait ekitaldi bertan behera itxi diran arren, jaiotako programa ia osoa bete da eta, ganera, ‘ez da jazoera larririk ez esanguratsurik izan'.

Era berean, geroz eta jente gehiagok teknologia barrietara joten dauela jakinarazo dau eta aurten Aste Nagusiaren egitaraua deskargau dabenak asko izan dirala. Danetara, 4.501 bisita jaso dira Bluetooth sei puntu finkoetan, pasa dan urtean baino % 10 gehiago, eta danetara 7.601 deskarga egin dira, 2006an baino % 6 gehiago.

Bilbo Turismok, danetara, 58.815 persona hartu ditu, aurreko urtean baino % 6 gitxiago. Modu honetan, jentetza gehieneko egunak lehen zapatua, astelehena eta eguaztena izan dira eta jende gehien hartu daben bulegoak Zabalgune plazakoa (25.519 persona) eta Arriaga Antzokikoa (20.596) izan ziran.

Era berean, Bilbo Turismok jaietako 25.668 egitarau banatu ditu, horreetako 6.117 ingelesez edo frantsesez, eta 19.551 kontsulta turistiko eta egitarauari buruzkoak izan ditu.

Turisten jatorriari jagokonez, % 33 atzerritarrak, % 38 beste autonomia-erkidegotakoak eta ganerako % 29 Euskadiko hainbat puntutatik etorritakoak izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu