Guggenheim museoen arte iraunkorren gidea argitaratu dabe

Bizkaie! 2007-08-23 02:00

Argitalpenaren helburuak artea jentearengana hurreratzea eta museoen bilduma iraunkorren kontzeptu bakar eta barritzailea erakustea dira. Gidea 20 euroan dago salgai Guggenheim Bilbao Museoko Denda-Liburudendan.

Hamargarren urteurrenaren ospakizuna dala eta, Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim museoen bilduma iraunkorren gidearen lehenengo edizinoa argitaratu dau. Argitalpenaren helburuak artea jentearengana hurreratzea eta museoen bilduma iraunkorren kontzeptu bakar eta barritzailea erakustea dira.

Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak, Juan Ignacio Vidartek, liburutxuaren lehenengo orrian adierazoten dauen legez, liburukiak bilduma iraunkorretako artista garrantzitsuenak batzen ditu. Tartean, artista horreen lanen irudiak dagoz.

Lau Museoen (New York, Venezia, Berlin eta Bilbo) alkartutako bildumearen lehenengo gidea gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez argitaratu dabe. Artistean artean, honako honeek topau daitekez: Andy Warhol, Anselm Kiefer, Eduardo Chillida, Gerhard Richter, Jackson Pollock, Jorge Oteiza, Louise Bourgeois, Mark Rothko, Pablo Picasso, Paul Gauguin, Richard Serra, Robert Rauschenberg, Salvador Dalí, Vasily Kandinsky eta Willem de Kooning.

Ganera, arte garaikidearen historian egindako ibilbide honek arte gaietan adituak ez diranen eskura jarten dau XX. mendeko eta XXI. mende hasierako artearen inguruko sarrerea.

Gidea 20 euroan dago salgai Guggenheim Bilbao Museoko Denda-Liburudendan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu