Ken Zazpi taldea irailean hasiko da disko barria grabetan eta zemendian kaleratuko da
2007-08-30 02:00 MusikeaKen Zazpi talde bizkaitarraren disko barria zemendiaren 10etik aurrera izango da musika-dendatan. Diskoa Oihuka diskoetxeak kaleratuko dau, eta irailaren 3an Donostiako Elkar estudioan sartuko dira grabetan. Urrian, barriz, Los Angelesera joango dira diskoa nahastau eta masterizetako.
Ken Zazpi talde bizkaitarraren disko barria zemendiaren 10etik aurrera izango da musika-dendatan. Diskoa Oihuka diskoetxeak kaleratuko dau, eta irailaren 3an Donostiako Elkar estudioan sartuko dira grabetan. Urrian, barriz, Los Angelesera joango dira diskoa nahastau eta masterizetako.
Oihuka diskoetxeko iturriek adierazo dabenez, Eñaut Elorrieta abeslaria buru dauen Ken Zazpi taldearen musikeak british-pop eta Amerikako pop-rock indartsuaren ukituak ditu, baina batez be kantu eta melodia itsaskorren bizitasuna.
Ken Zazpi taldearen laugarren lanak berezitasun handi bat dakar, izan be, mundu mailako produktorerik ezagunenetarikoak egingo dauelako diskoaren produkzinoa, Rafa Sardinak, hain zuzen be. Sardina Bermeokoa da, baina Los Angelesen bizi da eta han dauka After Hours izeneko estudioa.
Rafa Sardinak oso bezero ospetsuak ditu. Bere estudioan grabau ditu, besteak beste, Luis Miguel (zazpi disko), Macy Gray, Angie Stone, Stevie Wonder, Sheryl Crow eta Alejandro Sanzen zenbait disko. Produzidutako lan horreek hamar Grammy Sari eskuratu ditue, eta soinu-injineruaren Grammy Saria be jaso dau Alejandro Sanzen diskoagaitik.
Ken Zazpi taldeak diskoa atara eta berehala ekingo deutse zuzeneko kontzertuei. 2008ko maiatzera arte areto nagusienetan joko dau, eta ondoren Euskal Herriko eszenatoki garrantzitsuenetan. Katalunian be zeozer berezia egiteko asmoa iragarri dabe
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!