Sky, zerua ordenagailuan

Bizkaie! 2007-08-23 02:00

Google enpresa estadubatuarrak 'Sky' aplikazinoa argitaratu dau, Google Earth lako aplikazinoa baina lurra ikusteko izan beharrean, zerua eta izarrak ikusteko aukerea eskaintzen dauena.

Google enpresa estadubatuarrak 'Sky' aplikazinoa argitaratu dau, Google Earth lako aplikazinoa baina lurra ikusteko izan beharrean, zerua eta izarrak ikusteko aukerea eskaintzen dauena.

'Sky' tresneagaz, Google bilatzailearen erabiltzaileek zerua ikusteko aukerea izango dabe eta baita 100 miloe izar eta 200 miloe galaxien artean ibilteko be. Erresoluzino handiko irudiek eta informazino gehigarriek eszenatoki parebakoa osotzen dabe espazioa ikusteko eta espazioaren ganean gehiago ikasteko. Tresnea 13 hizkuntzatan dago eskuragarri.

'Sky'-ren barruan, astronomia, teleskopio irudiak, Ilargia, planetak, galaxiak edota izar baten bizitzea lako alderdi desberdinak erakusten dira.

Programa Google-ek Pittsburgh-en dauen injineru taldeak sortu dau eta hainbat zientzia zentrotako irudiak batzen ditu, berbarako, Space Telescope Science Institute (STScI), Sloan Digital Sky Survey (SDSS), Digital Sky Survey Consortium (DSSC), CalTech's Palomar Observatory edo United Kingdom Astronomy Technology Centre (UK ATC).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu