Bruce Springsteen Bilbon, zemendiaren 26an

Bizkaie! 2007-08-29 02:00   Musikea

Springsteenen kontzertua Barakaldoko BECen izango da eta bertan ‘Magic’ disko barriko kantuak aurkeztuko ditu 58 urteko New Jerseyko musikariak.

Springsteenen kontzertua Barakaldoko BECen izango da eta bertan ‘Magic’ disko barriko kantuak aurkeztuko ditu 58 urteko New Jerseyko musikariak.

The Bossek urriaren 2an atarako dau ‘Magic’ disko barria, baina astebete lehenago biniloan jarriko dau salgai; edozelan be, diskoaren lehen singlea 'Radio Nowhere' honezkero entzungai dago Interneten. Rock indartsuagaz dator barriro Bruce, aurreko ‘Devil & Dust (2005) eta ‘The Seeger sessions’ (2006) diskoetako folk-rock lasaiagoaren ondoren.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz dator kontzertua Get In tartean dala eta sarrerak urriaren 9an jarriko dira salgai.

Ondokoak dira ‘Magic’ disko barriko kantuak: 'Radio Nowhere', 'Long way home', 'You'll Be Comin Down', 'Livin in the Future', 'Your Own Worst Enemy', 'Gypsy Biker', Girls in Their Summer 'Clothes', 'I'll Work for Your Love', 'Magic', 'Last to Die' eta 'Devil's Arcade'.

Bilboko kontzertuan eta ganerakoetan, E Street Band taldeagaz agertuko da Springsteen; The Bossen emazte Patti Scialfa, abeslari eta gitarristea; Roy Bittan (teklatuak) Clarence Clemons (saxoa eta perkusinoa) Danny Federici (teklatuak) Nils Lofgren (gitarristea) Garry Tallent (baxua) Steven Van Zandt (gitarristea) eta Max Weinberg (batería).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu