Francisco Umbral idazle eta kazetaria hil da

Bizkaie! 2007-08-28 02:00

Francisco Umbral idazle eta kazetari espainiarra hil da goizaldean, Madrilgo Monteprincipe (Boadilla del Monte) klinikan, 72 urte zituala.

Francisco Umbral idazle eta kazetari espainiarra hil da goizaldean, Madrilgo Monteprincipe (Boadilla del Monte) klinikan, 72 urte zituala.

1935ko maiatzaren 11n jaio zan Madrilen, baina Valladoliden emon eban gaztaroa. Han egin zituan hain zuzen be kazetaritzeagaz lotutako lehenengo lanak, El Norte de Castilla’ egunkarian. 1990etik El Mundo’-n ebilen kolaboratzaile, egunero Los placeres y los días’ izeneko zutabea eginaz. 'Eugenio d'Ors' izenburukoa izan da zutabe horretan argitaratutako azken idatzia, garagarrilaren 28an, hain zuzen be.Halan da be, aurretik Diario 16’, El País’ eta Interviu’ argitalpenetan be parte hartu eban.

Zutabegile legez egindako lana ‘Mesonero Romanos’ sariagaz saritu eben 2003an. Literatur arloan azkenaldian idatzitako liburuei jagokenez, barriz, Dias felices en Arguelles’ (2005), Los metales nocturnos’ (2003), Un ser de lejanias’ (2001) eta ‘Madrid, tribu urbana’ (2000) lanak nabarmendu daitekez.

Umbralek 80 liburu baino gehiago idatzi zituan, besteak beste, ‘Las ninfas’ (1975), ‘Mortal y rosa (1975), La noche que llegue al Cafe Gijon’ (1977), 'Madrid 1940: Memorias de un joven fascista' (1993) eta El socialista sentimental’ (1999).

Francisco Umbralek makinatxu bat sari irabazi zituan, azpimarragarrienak azken urteotan irabazitako Kazetaritzako Sari Nazionala (1994), Letren Asturiasko Printzea (1996) eta Cervantes (2000) sariak.

2004an, Ana Caballé catalunyar irakasleak 'Francisco Umbral. El frío de una vida' argitaratu eban, idazle honi buruzko baimenik bako lehenengo biografia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu