REM taldearen zuzeneko lehen diskoa urrian kalean
2007-08-27 02:00 MusikeaZuzeneko lehen diskoa atarako dau REM talde estadubatuarrak urriaren 16an. REM Live izeneko lanak CD bikotxa eta DVD bat batuko ditu. 2005ean egin eben munduko birearen barruan Dublinen eskainitako kontzertua jasoko dau DVDak.
Zuzeneko lehen diskoa atarako dau REM talde estadubatuarrak urriaren 16an. REM Live izeneko lanak CD bikotxa eta DVD bat batuko ditu. 2005ean egin eben munduko birearen barruan Dublinen eskainitako kontzertua jasoko dau DVDak.
Taldearen 27 urteko ibilbidea jasoko dauen ‘REM Live’ diskoak 22 kanta izango ditu, tartean ‘Losing my Religion’, ‘Man on the Moon’, ‘The great Beyond’, ‘Imitation of Life’ eta ‘(Don't go back to) Rockville’ klasikoak. Horrezaz gan, abesti ez hain ezagunak be entzun ahal izango dira, ‘I took your Name’ eta ‘Cuyahoga’ esaterako.
Bien bitartean, estudioko 14. diskoa preparetan dabil Georgiako taldea eta 2008ko lehen erdialdean argitaratzeko asmoa iragarri dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!