XIX. Getxo & Blues, bagilaren 8tik 10era

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Musikea

Aurten artista handiak eta musikari gazteak batuko dira Getxon: Hash, Fito & Fitipaldis edo Flying Rebollos taldeetan ibilitako musikaria; Sherman Robertson, swamp blues, zydeco eta rhythm & bluesaren doinuak buztartuz; Buddy Guy, Chicago Blueseko izar handietako bat eta jaialdiari urrezko amaierea, barriz, Zora Young, hiru hamarkada luzeko ibilbidea dauen artista ospetsuak emongo deutso.

Hasi dira Bilboko Liburu Azokearen inguruko ekitaldiak

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Kulturea

Maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean, liburuak izango dira protagonista Bilboko XXXVII. Liburu Azokan. Inaugurazino ofiziala izan barik be, azokearen inguruko ekitaldiak hasita dagoz, izan be, gaur goizean Mitch Albom idazle estadubatuarrari Zilarrezko Idazluma Saria emon deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIV. Bertsolari Txapelketearen azkena

Bizkaie! 2007-05-30 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, bagilaren 1ean, izango da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketearen azkena. Bizkaiko txapela dago jokoan, eta ez da gitxi, baina horrezaz ganera Euskal Herriko finalera nortzuk joango diran ebatziko dau final honek. Maila bakotxeko lehenengo biek egingo dabe Altsasun jokatuko dan finalera joateko bidea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Egungo lau eskalatzaile onenetarikoek Baltzolako bideak probauko ditue munduko marka barria ezartzen saiatu aurretik

Bizkaie! 2007-05-30 02:00

Iker Pou, Josune Bereziartu, Rikardo Otegi eta Dani Andrada nazinoarteko eskalatzaile onenetarikoak Nazinoarteko Dima Rockmasterrean (bagilaren 8an eta 9an) 'bistara' estiloan eskaletako munduko markea ezarteko proposatutako bi bideak probauko ditue barikuan, bagilaren 1ean eta 8an.

Iparraldeko Bertsulari Gazteen XIV. Xapelgoa eta Bertsulari Ttiki Eguna

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Bertsolaritzea

Bertsulari Gazteen XIV. Xapelgoan, danetara, hamalau urte azpiko 36 gaztek ekin deutsie lanari, 12 taldetan banatuta. Joan dan astean jokatu ziran haurren mailako 3 kanporaketak eta Garazi A, Sohüta, Kanbo A eta Hendaia A sailkatu dira finalerako, Bertsulari Ttikin jokatuko dan finalerako. Hitzordua datorren zapatuan, bagilaren 1ean, izango da Miarritzen, Euskal Jai frontoian, goizeko 10:30etan hasita.

Eüskaldünak ‘A capella’

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Musikea

‘A capella’, ahots hutsez abestutako 20 euskal kantu batu ditu Elkar diskoetxeak. ‘A capella’-n emondako tradizinoa, gure lurraren eztarritik zerurantz igoten dan otoitzaren modukoa da, espirituaren adierazbide. Kantetako era hau gatxena dogu dudarik barik, ezelako doinu janzkerarik barik aurkezten dalako kantaria eta zeregin honetan erakusten ditualako talentua eta ahotsaren kalidadea’ Elkarreko arduradunek jakinarazo dabenez.

Maruri-Jatabek ‘Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz’ kanpainan parte hartuko dau lehenengoz

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Euskerea berbagai

Maruri-Jatabeko udalak, ‘Zeurea da aukera, jarraitu euskaraz’ kanpainea abian jarri dau. Alkarbideren, (Bizkaiko lurralde historikoko euskera zerbitzuetako teknikariak biltzeko Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako bilgunea) koordinazinoaren bitartez, DBHko 3. maila euskeraz egin daben gazteak euskerazko ereduetan jarraitzea da kanpaina honen helburua.

‘More Volumen Tour 93’ Su Ta Garren DVDa salgai

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Musikea

1993an EH Sukarra taldeagaz Europan egindako bireari amaierea emoteko, kontzertu berezia emon eben Eibarren, maiatzaren 1ean; VHS formatuan grabau eben eta, orain, barriz, DVDan berrargitaratu dabe. Honezkero salgai dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Graffiti lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Gazteen sormena eta produkzino artistikoa sustatzeko helburuagaz, garagarrilaren 14an Gernika-Lumon izango dan Graffiti Lehiaketearen hirugarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Izena emoteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aisiola begirale eskoleak begirale titulua eskuratzeko ikastaroaren matrikulea zabaldu dau

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Ikastolen Alkarteko Aisiola begirale eskoleak 2007-2008 ikasturteko haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua atarateko ikastaroaren matrikulea zabalik dauka. Matrikulazino epea irailaren 12ra arte egongo edegita eta ikastaroaren plan osoa, baldintzak eta matrikulazinorako fitxea www.bieikastola.net webgunean dagoz.

Euskal taldeen loraldia Leioako Umore Azokan

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Kulturea

Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitarteko Leioako Umore Azokan parte hartuko daben euskal konpainien ikuskizunen aurkezpena egin dabe Bilbon. Programan, azken orduko ekarpen barria izan da, EHUko Leioako Campuseko ikasleek sortutako ‘Arte Ibilbidea’ ikuskizun multidisziplinarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Dra’, Euskal Eskola Publikoaren XVI. Jaia Ondarroan bagilaren 3an

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Aurtengo edizinoko barrikuntzen artean, Kepa Junkerak 1998. urtean idatzi eta interpretautako kantu baten moldaketea da aitagarriena. Modu honetan, Arbaso talde ondarrutar gazteak Junkeraren kantua berbak ukutu barik moldatu dau euskal rock herrikoira hurreratzen diran soinuakaz.

Kinteto Musikenek Caja Madridek antolaturiko Acordes 2007 Ganbera Musikaren I. Lehiaketako lehen saria irabazi dau

Bizkaie! 2007-05-28 02:00   Musikea

Kinteto Musikene taldeak Caja Madridek antolatu dauen Acordes 2007 Ganbera Musika Lehiaketako lehenengo saria irabazi dau eta, era horretara, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, Espainia osoko Goi Kontserbatorio guztien artean ganbera talde onena da.

UNED-Bergarako Udako Ikastaroetan izena emoteko epea maiatzaren 31n amaituko da

Bizkaie! 2007-05-28 02:00

Aurtengo edizinoan 32 ikastaro eskainiko dira, bagilaren 12tik 29ra bitartean eta ezaguerearen arlo desbardinetako gaiak lantzeko helburuagaz.

Instep talde oiartzuarrak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea

Bizkaie! 2007-05-28 02:00   Musikea

Oiartzungo Instep taldeak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea, joan dan zapatuan, maiatzak 26, Supertrooper eta Xikinkei taldeakaz batera Loiolako Gaztetxean egin zan final handiaren ondoren.

‘Miatu erraz’, Interneten euskerazko testuak erraz eta zehatz bilatzeko tresna barria

Bizkaie! 2007-05-28 02:00

Euskerazko webguneak indexau eta indize honeen gainean bilaketak egiteko funtzinoak eskaintzen dituan liburutegia da ‘Miatu erraz’ izenekoa.

Suicidal Tendencies, Ill Niño, The Accüsed, Dayglo Abortions eta Golers taldeak bagilaren 1ean Bilbon

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Musikea

Suicidal Tendencies 1980ko hamarkadako Kaliforniako hardcore eszena indartsuko talde handienetakoa da. Sortu eta gitxira metal soinuak sartu zituen euren kantuetan eta 'crossover' legez ezagutu zan musikako ikur bihurtu ziran. ‘Suicidal Tendencies’ edo ‘Join The Army’ lako diskoak klasikoak dira bere generoan. Zuzenean sekulako ikuskizuna eskaintzen dabe.

Mendebaldeak badu ekialdea

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Euskerea berbagai

Zuberoa: hizkuntza, literatura eta etorkizuna

Mendebaldeko hizkerea aztertu, egokitu eta prestigiatuz, euskerea bera indartzeko helburua dauen Mendebalde Kultura Alkarteak XI. Jardunaldiak egingo ditu gaur eta bihar (maiatzaren 25ean eta 26an) Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazleen gutunak argitaratu ditue

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Kulturea

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jokin Zaitegi eta Xabier Lizardi idazle klasikoen gutunak jasoten dituen liburuak argitaratu ditu. Paulo Iztueta, Lourdes Otaegi eta Jon Diez irakasleek jaso ditue liburuen idatziak.

111 Akademiak aurkezpena egingo dau Bilbon akademiakide barrien bila

Bizkaie! 2007-05-25 02:00

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak sortu barri dauen 111 Akademiak aurkezpena egingo dau Bilbon akademiakide barriak lortzeko asmoz. Euskal literaturzaleen lehenengo akademia honek Euskal Herri osoko 111 akademikide hartuko ditu. Akademikide honeek irakurle arruntak izango dira, 111 Akademiaren bidez euskal irakurleari protagonismo gehiago emon gura jakolako euskal literaturgintzearen barruan.