Labayruk eta Jaurlaritzeak lankidetza-hitzarmena barriztau dabe
2007-12-12 14:59 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Labayru Ikastegiak 2000. urtetik eben lankidetza-hitzarmena barriztau eta zabaldu dabe gaur goizean Bilbon, euskera sustatu eta bizkaierea normalizetako helburuagaz.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak eta Labayru Ikastegiak 2000. urtetik eben lankidetza-hitzarmena barritu eta zabaldu dabe gaur goizean Bilbon, euskera sustatu eta bizkaierea normalizetako helburuagaz.
Akordioaren arabera, 260.619 euroko diru-laguntzinoa jasoko dau Labayru Ikastegiak 2007an (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 179.000.00 euro emongo deutsoz eta Bizkaiko Foru Aldundiak 81.619.00 euro). Besteak beste, proiektu honeek garatzeko erabiliko dau Labayruk diru hori: Lexikografia, Bizkaiera literarioa, herri-literaturea, Bizkaiko leku-izen eta deituren corpusa, aholku-eskariei erantzuna, testu didaktikoak, 'Idatz & Mintz' literatura aldizkaria edota 'Labayru Gaur' boletina.
Prentsaurrekoan, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Belen Greaves Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadua; eta Ander Manterola, Labayru Ikastegiko zuzendaria izan dira.
Baztarrikak adierazo dau euskalkiak eta euskera batua 'alkarren osogarriak' dirala eta, berez, euskera batuak euskalkien 'iturri zaharbarritutik edan eta elikatu' behar dauela. 'Euskalkiak hizkuntza biziaren adierazgarri dira, hizkuntzearen bizitasunaren erakusle', ganeratu dau.
Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusian euskera batuaren eta euskalkien artean 'zubiak egitea' eta euskalkietan bizi-bizirik dagozan egitura eta erregistro diferenteen ereduak ikasleei irakastea jasota dagoala gogoratu dau.
Hori lortzeko, 'ezinbestekoa, bultzatu beharrekoa eta benetan eredugarria da Labayru Ikastegiak bizkaierari jagokonean egiten dauen lana, batez be ikerketen bidez eta bere hiztegi eta gramatika-lan ugarien bidez, toponimiaren edota literaturearen arloan egiten dituanak ahaztu barik'.
Helburu horreek kontuan hartuz sinatu eben hitzarmena orain dala zazpi urte Eusko Jaurlaritzeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak. Eta helburu horren alde 'beste pausu bat gehiago emotera dator' aurtengo hitzarmena be. Akordioaren helburua 'euskerearen kalidadea zaintzea eta sustatzea' be badala azpimarratu dau Baztarrikak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!