Shanghaiko Euskal Etxeko bloga erabilgarri dago

Bizkaie! 2007-12-13 12:08

Urtean zehar antolatu diran hainbat ekimeni buruzko informazinoa topauko dau bisitariak (http://blog.chinaeuskaletxea.info) blogean. Dana dala, danen artean, Txinari buruzko informazinoa eta bizipenak alkarbanatzea da Euskal Etxeko blogaren helburua. Blog-a, web orriaren (www.chinaeuskaletxea.com) gehigarri izatea da asmoa.

Blogari hasierea emoteko (http://blog.chinaeuskaletxea.info), urtean zehar antolatu diran hainbat ekimeni buruzko informazinoa topauko dau bisitariak. Dana dala, danen artean, Txinari buruzko informazinoa eta bizipenak alkarbanatzea da Euskal Etxeko blogaren helburua. Blog-a, web orriaren (www.chinaeuskaletxea.com) gehigarri izatea da asmoa.

Blog hau ahalik eta osoena izateko, egileen euren ekarpenak ez eze, Txinari eta Euskal familiari buruzko artikulu, konbokatoria, bidaietako argazkiak zein edozein jazoera edo informazino interesgarri jaso gura leukiez.

Blog-ean edozein artikulu argitaratu nahi dauenak honako pausuak bete beharko ditu: bialdu e-posta bat betiko helbidera (shanghaikoeuskaletxea@gmail.com), honako izenburuagaz ‘Blog’ + artikuluaren izena. Berbarako Tibeteko bidaia bati buruzko informazinoa bialtzeko, e-posta bat bialdu ‘Blog: Tibetera bidaia’ izenburuagaz (Testuak euskeratu gura izan eta laguntzinoa behar izan ezkero eskatu lasai).

Shanghaiko Euskal Etxea da Asian dagoan bakarra eta urtarrilaren 22an ospatu eban bere bigarren urteurrena, webgune propioa martxan jarriz. Euskal Etxe txinatarrak banakako 43 kide eta hamar kide korporatibo ditu gaur egun.

Jokin Laspiur arrasatearra da zentro txinatarraren presidentea, eta 17 personako talde baten ekimenez sortu zan. Gehienbat, laneko arrazoiengaitik Txinan bizi diran profesional gazteek osotzen dabe zentroa.

Gaur egun, banakako 43 bazkideez gan, SPRI, Ulma Construcción, Fagor Automation, Fagor Arrasate, Wingroup, Orkli, Ampo-Poyam, Metalocaucho, Cegasa eta Danobat lako kide korporatiboak ditu; gainera, beste bi, kide izateko prozesuan dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu