Bizkaiko 39 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena erakusleihoen lehiaketan

Bizkaie! 2007-12-12 14:46

Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 24. edizinoan 664 merkataritza-gunek parte hartu dabe, inoiz baino gehiago.

Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 24. edizinoan 664 merkataritza-gunek parte hartu dabe, inoiz baino gehiago.

Aurten, Bizkaiko 39 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gallarta, Gernika, Getxo, Güeñes, Igorre, Leioa, Lekeitio, Markina Xemein, Mundaka, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Urtuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sodupe, Sopelana, Trapagaran, Ugao Miraballes, Zalla eta Zornotza.

Parte hartu daben merkataritza-sektoreak honako honeek izan dira: Elikagaiak; Gozogintzea; Zapatagintzea; Larrugintzea eta Larrukigintzea; Drogeria eta Lurringintzea; Farmazia; Loradendak; Bitxigintzea; Erlojugintzea; Imitazinozko Bitxigintzea eta Opariak; Liburu eta Paper dendak; Argazkigintzea; Burdindegiak; Altzarigintzea, Dekorazinoa eta Etxeko tresnak; Ehungintzea eta Jantzigintzea; eta bestelako jarduerak.

Lehiaketearen 2007ko edizinoan, 63 sari emongo dira: Merkataritza Ganbereak, El Correok eta BBK-k emondako hiru sari nagusi; Sormenari saria, Eusko Jaurlaritzearen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak emondakoa; lehiaketea martxan jarten lagundu daben 30 udalek emondako 38 sari eta arloz arloko 14 sari.

Era berean, honako sari honeek be banatuko dira: Iberdrola Saria Argiztapen Onenari; Ostalaritzako Cafés Baqué Saria; sari berezia Ehun Urtetik Gorako Saltokiari; Web-orrien Diseinurik Onenari saria, Telefónicak emondakoa; eta El Corte Inglés Merkatal Konpozizinoari Saria.

Erakusleihoak baloretako, epaimahaiko kideek lehentasuna emongo deutsie, besteak beste, produktuaren komertzialtasun eta aurkezpenari, sormenari, argiztapenari, barrikuntzeari eta merkatariaren sormenari. Epaimahaia honeek osotuko dabe: erakusleiho-apainketako eta arte ederretako profesional adituak; marketin eta publizidade arloetako adituak; argiztapen, irudi komertzial, diseinu eta dekorazino arloetako adituak; eta merkatari eta kontsumitzaileak.

Lehiaketearen epaimahaiaren erabagia 2008ko urtarrilaren 9an jakinarazoko da Bilboko Euskalduna Jauregia, sariak banatzeko egingo dan ekitaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu