Artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertzeko mintegia Guggenheim-en

Bizkaie! 2007-12-13 17:14

Guggenheim Bilbao Museoak, Espainiako IIC taldeagaz alkarlanean, artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertuko dauen mintegia antolatu dau biharko, abenduak 14, nazioartean oso ezagunak diran adituakaz.

Guggenheim Bilbao Museoak, Espainiako IIC taldeagaz alkarlanean, artelanen prebentzinoa eta kontserbazinoa aztertuko dauen mintegia antolatu dau biharko, abenduak 14, nazioartean oso ezagunak diran adituakaz.

Ikastaroaren helburua artelanentzako larrialdi-planak ezagutzera emotea da, museoetako langileentzako gero eta garrantzi handiagoa dauen gaia eta, era berean, museoen eta erakusketa zentroen prebentzino eta kontserbazinoaren funtsezko oinarri bat dana.

Horretarako, museoen munduko langileak, artapen eta kontserbazino arloetako langileak, erregistro arloetakoak, bildumen arduradunak, erakusketen koordinatzaileak, kultura kudeatzaileak eta unibersidadeko irakasle eta ikasleak Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan izango dira, pinakoteka bilbotarreko arduradunek iragarri dabenez.

Berbalariak, Louvre Museoa, Staatliche Museen Berlin, Herbehereetako eta Espainiako Kultura ministerioak eta Museoen Nazinoarteko Batzordea (ICOM) lako erakunde nabarmenetatik datoz. Beste gai askoren artean, honako honeek landuko ditue: larrialdi-planak sortzeko prozesuak, horreen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa eta langileen sentiberatze eta prestakuntzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu