Igaz baino 9 saltoki gehiago aurten Bilboko Santo Tomas Azokan

Bizkaie! 2007-12-12 18:20
Danetara, 275 stand izango dira Plaza Barrian eta Arenalean

Gabon giroko Santo Tomas Azokan, aurten nasaiago ibiliko dira bisitariak eta saltzaileak, izan be, Arenaleko aparkalekuaren obrak amaituta, igaz baino 5000 metro koadro gehiagotan jarriko ditue salmenta tokiak.

Gabon giroko Santo Tomas Azokan, aurten nasaiago ibiliko dira bisitariak eta saltzaileak, izan be, Arenaleko aparkalekuaren obrak amaituta, igaz baino 5000 metro koadro gehiagotan jarriko ditue salmenta tokiak. Plaza Barrian, aurten, igaz baino 14 stand gitxiago izango dira, danetara, 66.

Aurtengo beste barrikuntza bat BBKren salmenta lekutzat erabilten diran etxetxuak izango dira; orain arte kolore berdekoak ezagutzen genduzan baina aurten kolore desbardinetakoak ikusiko doguz eta gai sozialeko mezuakaz horniduta.

Era berean, ingurumenagazko errespetua sustatzeko plastikozko boltsen ordez, papelezkoak emongo ditue salmenta tokietan.

Abenduaren 21ean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00etara, produktore gazteak tarteko dirala, ortuariak, txarkuteria, txakolina, gaztaia, euskal pastela, eztia, kontserbak eta bestelakoak ez dira faltako.

Egunari amaierea emoteko, barriz, Oskorri eta Pub Ibiltariaren ohiko kontzertua izango da Pio Baroja plazan, arratsaldeko 19:00etan hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu