‘Abentura Antzokian’ ekimena marrazki eta gutunetan islatu dabe txikienek
2007-07-18 02:00 KultureaBizkaiko 85 ikastegitako ikasleek ‘Abentura Antzokian’ bizi eben Bilboko Arriaga Antzokian apirilaren 23tik maiatzaren 26ra bitartean. Esperientzia hori 1.227 marrazki eta gutunetan islatu dabe.
SkateXpresion 2007, errobera ganeko adierazmena
2007-07-18 02:00Garagarrilaren 20an Skatexpresion ekimenaren zazpigarren edizinoa jarriko da martxan Bilbon. Honezkero, garagarrilaren 13an hasita, egitarauari hasierea emonda dago Castro Urdialesen. Garagarrilaren 21era arte, Kantabriako herri horretan hainbat zeregin izango ditue zaletuek.
Korrontzi eta Standard Berlineko XIX Popkomn Azokan izango dira
2007-07-18 02:00 Euskaldunak munduanPopkomn Merkadu Diskografikoaren Azokearen XIX edizinoa irailaren 19tik 21era bitartean izango da Berlinen. Aurten be, euskal ordezkarien partaidetzea izango dau azokeak, oraingoan bikotxa ganera. Korrontzi eta Standard taldeak irailaren 19an, eguaztena, joko dabe.
The Bellrays eta The Beasts of Bourbon Bilbon, garagarrilaren 20an
2007-07-17 02:00 MusikeaIluntzeko zortzietatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian, The Bellrays estadubatuarren eta The Beasts of Bourbon australiarren musikea izango da nagusi.
Kalesound Maketa Lehiaketako irabazleak Zizateh eta Akatu taldeak izan dira
2007-07-17 02:00 MusikeaZizateh pop rock sailean eta Akatu metal sailean izan dira Kalesound I. Maketa Lehiaketako irabazleak. Infernuko Panpinak eta All Jazz Era (pop rock sailean) eta Toil eta Eutanasia (metal sailean) izan dira beste saritu batzuk.
Laura Hidalgo kubatarraren pinturak ikusgai Barrainkuako udaltegian
2007-07-17 02:00 Kulturea'Barrutik' izenburupean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Laura Hidalgo Cabrer pintore kubatarraren obrearen erakusketea antolatu dau. Garagarrilaren 31ra bitartean egongo dira obrak ikusgai.
Distrito Foto, Bilboko auzoen inguruko argazki lehiaketea martxan dago
2007-07-17 02:00Ekimenak Deustu, Uribarri, Zazpikaleak, Abando eta Errekaldeko leku eta lagunen argazkiak batuko ditu eta, danetara, 5.400 euro banatuko dira sarietan. Lanak irailak 24 eta 28 bitartean aurkeztu behar dira.
Irakurzaletasuna bultzatzeko helburuagaz, ‘liburutegi ibiltaria’ zabaldu dabe Maruri-Jatabeko ugerlekuetan
2007-07-16 02:00Maruri-Jatabeko Udaleko Euskera Zerbitzuak, Euskerearen Bizibarritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) garapenaren barruan, ‘liburutegi ibiltaria’ egitasmoa jarri dau martxan udal ugerlekuetan irailaren 14ra bitartean.
Eskuko telefonoen aplikazinoetan euskerea bultzatu guran
2007-07-16 02:00 Euskerea berbagaiEuskerea eskuko telefonian zerbitzu-hizkuntza izateko helburuagaz, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak hartu-emonak ditu eskuko telefonoen produktore nagusienakaz (Sony-Ericsson, Alcatel, Nokia, Motorola eta abar) eta telefonia zerbitzua eskaintzen daben enpresa nagusienakaz (Euskaltel, Telefonica-Movistar, Vodafone, Orange, Yoygo, Eroski, Carrefour eta abar).
Bisita gidatuak Arriaga Antzokian eta Bilboko Udaletxean
2007-07-16 02:00Garagarrilak 21, 22, 27, 28 eta 31 egun bereziak izango dira Bilboko Arriaga Antzokian eta Udaletxean. Bilbao Turismo eraundeak antolatutako bisita gidatuei esker, eraikin horreetara hurreratzen diran turista zein uritarrek eraikin oso esanguratsuetara egingo ditue bisitak.
Garikoitz Arregi berriztarra txapeldun graffiti lehiaketan
2007-07-16 02:00 sariak-autortzakGernika-Lumoko kaleak kolorez jantzi dira asteburuan Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoaren finalaren eskutik. ‘Kolorez busti’ izeneko lana izan da irabazlea, Garikoitz Arregi berriztarrak egindako irudia. Aurreko edizinoaren irabazleak aurten be lehenengo saria eskuratu dau, 1.500 euroko saria.
Alde txikiagaz, Fernando Garcia Macua Athleticeko 30. presidentea izango da
2007-07-13 02:00Athleticen filosofia eta ereduari eusteko konpromisoa hartu dauen Bilboko abokatuak botoen % 39,88 jaso zituan, Ercorecak baino 750 gehiago; Javier Gonzalezek, bestalde, %11,78 eskuratu zituan. 2.025 bazkidek, barriz, zuriz bozkatu eben.
Manolo Carot ‘Man’ komikilariak egin dau Getxoko VI. Komiki Azokearen kartela
2007-07-13 02:00 KultureaZemendiaren 23tik 25era bitartean egingo dan Getxoko VI. Komiki eta Manga Azokearen kartela Manolo Carot Man komikilariak eginikoa da. Ilustratzaile katalana egungo egile gazte ospetsuenetariko bat da eta bere lanen artean ‘Kung Fu Kiyo’ nabarmendu behar da.
Espainiak bere barruan dauen hizkuntz aniztasuna onartzeko deia egin dau Patxi Baztarrikak
2007-07-13 02:00 Euskerea berbagaiEstaduko aginteari, bitarteko aktiboak eta eraginkorrak martxan jartea eskatu deutso, ‘hizkuntzen presentzia, alkarbizitza eta errespetua errealidade bihurtzeko, bai administrazinoan eta erakundeetan bai Estaduaren titularidadeko hedabideetan bai Estaduko hezkuntza sisteman bai eta administrazino periferiokoetan be.
Silverspace Animation Studios produkzino-etxe arabarreko film labur batek Animazinoaren Saria irabazi dau Las Vegasen
2007-07-12 02:00 Barriak‘Perpetuum Mobile’ film laburrak lortu dauen bederatzigarren saria da hau, AEBtan eskuratzen dauen hirugarrena. Pelikulea 2006ko urrian estreinau eben Sitgeseko Jaialdian.
International PENen 73. kongresua amaitu barri da Dakarren
2007-07-12 02:00Dakarreko kongresuan izandako gauza interesgarrien artean azpimarratzekoa da Itzulpena eta Eskubide Linguistikoen Batzordean (T&LRC) hartutako erabagiak. 1995ean Bartzelonan sortu zan Hizkuntz Eskubideen Deklarazino Unibersala berbiztu nahi dau PENeko batzordeak. Horretarako jarraipen-batzordea eratu da ordezkari katalanaren eta euskaldunaren ardurapean.
Eusko Jaurlaritzeak eta Kooperatiben Konfederazinoak euskerea arlo soziolaboralean sustatzeko akordioa sinatu dabe
2007-07-12 02:00 Euskerea berbagaiKooperatiben Konfederazinoak eta Eusko Jaurlaritzeak alkarlanean jardungo dabe Euskalit kalidadearen ziurtagiri ofiziala garatzeko. Euskalit ziurtagiriak enpresetan egiten diran euskerearen normalizazinorako prozesuak aztertu eta aintzatesten ditu.
‘Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaren ekarpena. XX. mendeko euskal narratibaren testuinguruan’ jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan
2007-07-11 02:00 jardunaldiakAurten dira 50 urte Jose Luis Alvarez Enparanza ‘Txilladegi’-k Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu ebala, eta Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak zenbait berbaldi antolatu ditu. Berbaldi horreen emonkizuna Euskal Herriko Unibersidadearen 2007ko Udako Ikastaroen barruan txertatu da, biltzar moduan, eta garagarrilaren 16, 17 eta 18an izango da Donostian, Miramar Jauregian.
'The Order Of The Phoenix', Harry Potterren azkena
2007-07-11 02:00 BarriakFilm barria, bosgarrena, gaur estreinauko da, J. K. Rowling idazleak asmautako abenturen zazpigarren eta azken liburua kaleratu baino egun batzuk lehenago, izan be, liburua garagarrilaren 21ean agertuko da.
Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokea, hilaren 12tik 14ra
2007-07-11 02:00 KultureaIgazko edizinoan bezela, liburuen salmentearen bidez batutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Aurten, Madagaskarren lanbide-heziketako ikastetxe bat eregiteko erabiliko da, antolatzaileek adierazo dabenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...