'Ghosts in Armour' erakusketeak Sestaoko metro-geralekua horniduko dau

Bizkaie! 2010-01-14 13:45   Kulturea

Gaur hasi eta zezeilaren 20ra arte, 'Ghosts in Armour' erakusketea Sestaon izango da Zazpi Kaleetako geltokitik pasau eta gero. Erakusketan industriako iragana interpretetan dabe Gales, Alemania eta Euskadiko hainbat eremutako hamar artistek.

Metro Bilbaoko Sestaoko geltokia industri aroaren osteko arteari buruzko galeria bihurtuko da datozan asteotan. Gaur hasi eta zezeilaren 20ra arte, 'Ghosts in Armour' erakusketea Sestaon izango da Zazpi Kaleetako geltokitik pasau eta gero. Erakusketan industriako iragana interpretetan dabe Gales, Alemania eta Euskadiko hainbat eremutako hamar artistek.

Erakusketea 2011ra arte egongo da ikusgai industriaren beheraldiaren ostean izandako aldaketeagaz zerikusia daben herri batzuetan. Horrela, Sestaoko geltokiko bezeroek ikusgai ditue formatu handiko hamar irudi, geltokiko galerietako batean eskegita.

Lanak metroan erakusteko aukeratutako artistak argazkigintza, bideogintza edo diseinu grafikoko arloetakoak dira: Janire Najera, Matt Wright, Ignacio Fernandez, Celia Jackson, James Milne, Katja Illner, Ken Tryner, Armin Seltz, Tom Servo eta ZAWP.

Erakusketearen aldi berean, Barakaldoko Siderurgia Integraleko Langileen Fundazinoaren erakusketa aretoan obra originalen beste bilduma bat egongo da ikusgai, zezeilaren 11tik martiaren 10era.

Industria arloko enpresek, orduko langileek eta familiek modu aktiboan parte hartu dabe arte lanak sortzen. Eremu geografikoak eta industriaren beheraldiaren ostean lortutako emoitzak desbardinak diran arren, inplikautako hiru gizarte eta lurralde horreek parekotasunak ditue iraganean, orainean eta etorkizunean. Iraganaren memoria, industriaren beheraldiko pertsonakan, gauzetan, espazioetan eta dokumentuetan ikusten dana.

Erakusketea Metro Bilbaoren 'Metroa eta gehiago' izenburua daroan filosofian sartzen da. Ekimen horren bitartez, instalazinoak doban ixten ditu metroak garraiobide publikoaren erabiltzaile guztientzat aberasgarri, balio erantsi izan daitekezan ekintzak egin daitezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu