Gernika-Lumoko historiaren ganeko unidade didaktiko bi aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2010-01-19 09:53

Gernikazarra Historia Taldeak herriko pasadizo, jazoera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak egitea dau helburu sortu zanetik, eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailaren amesa euskerea normalizetako ekintzak indartu eta bultzatzea da, hau da, euskerea erabilteko aukerak emotea.

Gernikazarra Historia Taldeak eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailak herri bizkaitarraren historiari buruzko unidade barri bi argitaratu ditu, euskeraz. Liburuen aurkezpena eguenean, urtarrilak 21, egingo da, liburutegian, goizeko 10:00etan.

Gernikazarra Historia Taldeak herriko pasadizo, jazoera, pertsonaia eta historian zeharreko sasoi bereziei buruzko ikerketak egitea dau helburu sortu zanetik, eta Gernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailaren amesa euskerea normalizetako ekintzak indartu eta bultzatzea da, hau da, euskerea erabilteko aukerak emotea. Alde bien alkarlanaren emoitzea honako hau da: zortzi unidade didaktiko, euskeraz, herriko historiari buruzkoak, ikastetxeetan banatzeko.

Honezkero unidade bi egin ditue, 20 orrialde inguruko liburu bi: lehenengoa, 'Komunikabideak Erdi Aroan', sasoi hareetako itsasoko eta barruko bideei buruzkoa da; bigarrena, 'Herri sinismenak eta ohiturak. Emakumea Herri Tradizinoan' izenburukoa, mitoen, ipuinen eta jai herrikoien ingurukoak.

Gernikazarra Historia Taldea arduratu da edukia, testua, irudiak eta argazkiak bilatzeaz, eta Udala liburuak argitaratzeaz. Danetara, liburuki bakotxeko 300 ale argitaratuko ditu Euskera Zebitzuak, DBHko ikasleei zuzenduak.

Gernikazarra taldeak lau unidade didaktiko preparauko ditu urtero, eta bi urtean zortziak eginda egongo dira. Gernika-Lumoko Udalak urtean bi liburu argitaratuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu