Matematikako 46. Olinpiadearen eskualde mailako fasea jokatuko da EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2010-01-14 16:50

Matematikako Olinpiadea Espainiako Matematika Alkarteak antolatzen dau, EHUko Matematikako irakasleen laguntzinoagaz. Olinpiadako lehen fase honetan 2009-10 ikasturtean Batxilergoan matrikulauta dagozan Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte hartu leikie.

Matematikako 46. Olinpiadearen lehenengo fasea -eskualde mailakoa- jokatuko da bihar, hilak 15, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Leioako campusean (Bizkaia), goizeko 9:30etatik aurrera. Matematikako Olinpiadea Espainiako Matematika Alkarteak antolatzen dau, EHUko Matematikako irakasleen laguntzinoagaz. Olinpiadako lehen fase honetan 2009-10 ikasturtean Batxilergoan matrikulauta dagozan Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte hartu leikie.

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, fase honetan lehiakideek hiru problema ebatzi behar izango ditue goizean (9:30etatik aurrera) eta beste hiru arratsaldean (15:00etatik aurrera). Saio bakotxean hiru ordu izango ditue hiru problemak ebazteko. Frogak euskeraz edo gaztelaniaz egin daitekez, eta idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin dira erabili, hau da, kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak galarazota dagoz.

Irabazten dauenak 380 euro jasoko ditu sari, bigarrenak 285 eta hirugarrenak 220. Gainera, hiru irabazleok bigarren fasera (estadu mailakora) igaroko dira. Valladoliden izango da fase hori, martiaren 25tik 28ra bitartean. Bigarren fase horretan lehenengo sei sailkatuei urrezko dominea eta 750na euro emongo deutseez, eta gainera nazinoarteko talde olinpikora pasauko dira, Nazinoarteko 51. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, datorren garagarrilean Kazajstanen.

EHUk, ohi bezela, Olinpiadea preparetako tailer bat antolatu dau (http://www.ehu.es/olimpiadamat/). 2009an, Josue Tonelli, tailerrean parte hartu eban ikasle bat, lehenengoa izan zan Matematikako Olinpiadearen eskualde fasean eta brontzezko dominea irabazi eban estadu mailako fasean. Horrezaz gan, zilarrezko dominea eskuratu eban Espainiako Fisikako 20. Olinpiadan, baita urrezko dominea Fisikako XIV. Olinpiada Iberoamerikarrean be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu