Euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-01-18 14:51   Kulturea

Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek 'Desira plazer' izeneko euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburuaren berbaurrean azaltzen dan legez, 'Euskal Herrian idatzi dan poesia arakatu dabe erotismo bila'. Emoitza, Jimenezen esanetan, 'altxor-mapa' bat da.

Igor Estankonak, Edorta Jimenezek eta Josune Muñozek 'Desira plazer' izeneko euskal poesia erotikoaren antologia (1968-2008) aurkeztu dabe Txalaparta argitaletxearen eskutik. Liburuaren berbaurrean azaltzen dan legez, 'Euskal Herrian idatzi dan poesia arakatu dabe erotismo bila'. Emoitza, Jimenezen esanetan, 'altxor-mapa' bat da.

Hirurogeta hamar idazle inguruk (horreetatik % 40 inguru emakumezkoak) 1968az geroztik euskeraz idatzitako poema erotikoak batu dira liburuan (Iñigo Aranbarri, Paddy Rekalde eta liburua zabaltzen dauen Jon Miranderen 'Oianone' poemea, besteak beste). Tartean, hausnarketarako bide asko edegi dira: emakumeek literatura erotikoaren barruan duten jarduna, 'isiltasunaren hilobian lurperatuta' geratzen diran saritutako hainbat literatur-lan, gizonezkoen matxismoa eta emakumeen arteko hartu-emonak... Barkamenerako unea be izan dabe antologiaren egileek, 'jaso ez doguzan aleakaitik'; tartean, bere lana antologia honetan sar ez daiten eskatu dauen idazlerik be egon da.

'Ilusino handiz jaso neban proposamena, batez be emakumeak euskal poesiagintzan eta, batez be, poesia erotikoaren arloan izandako eta egun daukan presentzia azpimarratzeko balio dauelako lanak'. Josune Muñozen berbak dira horreek. Bera arduratu da liburuan emakumeek idatziriko poema erotikoak edo, 'sexualak, erotismoari buruz ari garanean, sexuaz be ari garalako, erotismoa sexura eroaten gaituen ibilbidea baita'. Muñozen esanetan, 'alde handia dago gizonezkoek sortzen daben poesiaren eta emakumezkoek sortutakoaren artean, batez be helburura, hau da, sexura heltzeko jarraitutako bideak aztertuta'. Bide horretan, Jimenezek dinoen moduan, 'gatxa da norberaren jatorrizko matxismotik alde egitea'; bera arduratu da gizonezkoek idatzitako lanak batzeaz.

Liburutegietan falta zan liburua hauxe dala zehaztu dabe antologiaren egileek. Hutsunea erotismoz bete dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu