'Egunkaria'-ren aldeko artelanak ikusgai eta eskuragai egunotan Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2010-01-13 16:54   Kulturea

Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras eta Jose Luis Zumeta euskal artisten artelanak eskuragai dagoz Bilboko Kafe Antzokian egunotan, 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketeak sortuko dituan gastuei aurre egiteko.

Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras eta Jose Luis Zumeta euskal artisten artelanak eskuragai dagoz Bilboko Kafe Antzokian egunotan, 'Egunkaria'-ren kontrako epaiketeak sortuko dituan gastuei aurre egiteko -500.000 euro inguru-, Egunkaria Epaiketa Ekimen Taldeak apropos sortutako kontu korronteetan diru-laguntzinoa emoten daben herritarrentzako.

Kontuak kontu, 200 euro edo gehiagoko laguntzinoa emoten dabenek Xabier Egañaren artelan grafikoa jaso ahal izango dabe; 300 eurotik gorako kantidadea emoten dabenek, barriz, Koldobika Jauregiren, Jesus Mari Lazkanoren, Xabier Morrasen edo Jose Luis Zumetaren artelana izango dabe eskuragai; 1.500 eurotik gorako diru-laguntzinoa emoten dabenek Nestor Basterretxearen lau artelan grafikoz osotutako karpeta eskuratu ahal izango dabe.

Ehun kopiako edizino mugatua da lehen bost artistena; Nestor Basterretxearena, barriz, 75 kopiako edizinoa da. Lan guztiak zenbakituta eta artistek eurek sinatuta dagoz. Artelanok Bilboko Kafe Antzokian ikusgai egongo dira egunotan, epaiketeak iraun bitartean behintzat, astelehenetik eguen eguerdira arte, areto bilbotarretik adierazo dabenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu