30 ikuskizun baino gehiagok osotzen dabe 'Ikusi eta Ikasi'-ren aurtengo edizinoa

Bizkaie! 2010-01-12 13:53   Euskerea berbagai

Ikusi eta Ikasi Euskera Sailak Topagunearen laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko umeen artean, euren aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea da. Era berean, Ikusi eta Ikasi-k umeen artean bidezko heziketea, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen dau.

Bilboko Udaleko Euskera Sailak martxan jarri dau Ikusi eta Ikasi umeentzako euskera hutsezko ekitaldi programearen seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kulturea eta heziketea buztartzen ditu. Aurten, 3 eta 12 urte bitarteko umeei egokitutako ikuskizun interesgarriak antolatu dira (antzerkia, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia, pailazoak, etab.). Emonaldiak Begoñako eta Deustuko Udaltegietan eta Errekaldeberri, Tiboli, Zamakola eta Zurbarango Ikastetxeetan egingo dira, urtarrilaren 12tik martiaren 13ra bitartean. Bestalde, bi gune barri izango dira aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia.

Ikusi eta Ikasi Euskera Sailak Topagunearen laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko umeen artean, euren aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea da. Era berean, Ikusi eta Ikasi-k umeen artean bidezko heziketea, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen dau.

Beste alde batetik, bigarren urtez, gurasoei zuzendutako sentiberatze hitzaldiak eta tailerrak garatuko dira seme-alaben hizkuntza ohituretan eragitera eta umeei eskolako lanetan gurasoek zelan lagundu aztertzera bideratuta. Pasa dan urtean tailerrotan parte hartu eben 260 gurasoek ekimen honen arrakastea bermatzen dabe.

Bestalde, Antton Irustak gurasoei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra eskainiko dau. Bertan, ipuinen eta ahozko adierazpenaren balore hezitzaileak aurkeztuko dira.

Parte hartzea errazteko hitzaldiak umeentzako ikuskizunak gauzatuko diran udaltegi eta ordutegi berean egingo dira.

Berbaldiak:

• Ipuin kontaketa tailerra (euskeraz)
Emoilea: Antton Irusta.
Zezeilak 2. Begoñako Udaltegia. 18:00
Zezeilak 4. Tiboli Ikastetxea. 18:00
Zezeilak 6. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00
• 'No sabemos euskera… ¿Cómo podemos ayudar a que nuestros hijas e hijos sean bilingües?' (Gasteleraz)
Emoileak: Julio Ibarra eta Iñaki Eizmendi.
Zezeilak 9. Begoñako Udaltegia. 18:00
Zezeilak 13. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00
Zezeilak 25. San Frantziskoko Udaltegia. 18:00
• 'Como ayudarles en las tareas escolares… si no sabemos euskera?' (Gazteleraz)
Emoilea: Iñaki Eizmendi.
Zezeilak 16. Begoñako Udaltegia. 18:00
Zezeilak 20. Deusto Bidarteko Udaltegia. 11:00
Martiak 4. San Frantsizkoko Udaltegia. 18:00

Aurtengo beste barrikuntza bat 'Jolasen Txokoa' da. Ekimena ume eta gurasoei zuzenduriko erakusketa dinamiko bat da. Bertan, euskerazko mahai-joko, jostailu, ipuin, DVD eta joko elektrikoak erakusgai egongo dira. Adituak diran dinamizatzaileen eskutik parte hartzaileek joko horreekaz gozetako hainbat aukera erraz eta dibertigarri ezagutuko ditue. Ekimena hurrengo egunetan izango da: urtarrilaren 12an, Begoñako Udaltegian. Bi saio: 17:30-18:30/ 18:30-19:30. Urtarrilaren 16an, Deusto Bidarteko Udaltegian. Bi saio: 10:30-11:30/ 11:30-12:30.

Lehenengo edizinotik, partaidetzeari jagokon kopurua eten barik hazten joan da. Lehenengo urtean, 1.031 ume eta gaztetxu hurreratu ziran Ikusi eta ikasi-ren barruan antolatutako ekitaldietara; 2006an, 3.962; 2007an, 7.895; 2008an, 10.950 eta 2009an, 10.960.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu