Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria sortu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2010-01-18 10:30 KultureaIdazlanak helbide honetara bialduko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria, 48196, Lezama (Bizkaia). Lanak hartzeko azken eguna martiaren 1a izango da, eta epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna apirilaren 15a izango da. Epaimahaia ondoko idazleek osotuko dabe: Leire Bilbao Barruetabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak Haur Literaturako Mikel Zarate I. Lehiaketea sortu dabe umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Euskal kulturearen alde lan egindako Mikel Zarate lezamar idazlea gogoratzeko edta haren lana goraipatzeko balioko dau lehiaketeak.
Lehiaketearen antolatzaileek jakinarazo dabenez, Lehen Hezkuntzako ikasleek (6-12 urte bitartekoentzat) euskeraz sortutako kontakizunak aurkeztu leikiez, jatorrizkoak, beste inondik moldatu bakoak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez diranak. Makinako moldez, Din-A 4 formatuan eta tarte bikotxa itxita emon beharko dabe lana, gitxienez hamar orrialde eta gehienez 50 idatzirik.
Hiru ale bialdu beharko dira, agirian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horreekaz batera gutunazal zarratu bat, kanpoan idazlanaren izenburua adierazoko dauena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Idazlanak helbide honetara bialduko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria, 48196, Lezama (Bizkaia). Lanak hartzeko azken eguna martiaren 1a izango da, eta epaimahaiak erabagia hartzeko azken eguna apirilaren 15a izango da. Epaimahaia ondoko idazleek osotuko dabe: Leire Bilbao Barruetabeña, Julen Gabiria Lara eta Xabier Mendiguren Elizegi.
Sari bakarra emongo da, 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren eretxiz gitxieneko kalidadeko lanik ez balego saririk ez litzateke emongo.
Elkar argitaletxeak plazaratuko dau eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazoten danetik zortzi hilabeteko epean, behar diran marrazkiez horniduta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!