EAEk, Kataluniak eta Galiziak alkarlanean sustatuko dabe kulturea

Bizkaie! 2007-12-11 14:43

Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Kultura sailburuek 'Konpostelako Adierazpena' sinatu dabe Santiagon. Adierazpenaren helburua 2008ari begira kultur ondarerari, arteari, kultur industriei eta kultura herrikoiari jagokezan gaietan alkarregaz lan egitea da.

Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako Kultura sailburuek 'Konpostelako Adierazpena' sinatu dabe Santiagon. Adierazpenaren helburua 2008ari begira kultur ondarerari, arteari, kultur industriei eta kultura herrikoiari jagokezan gaietan alkarregaz lan egitea da.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek esan dau hiru gobernuek badakiela 'Katalunia, Galizia eta Euskadi hiru errealidade desbardin' dirala. 'Lankidetzak, herrialde bakotxaren egoeran oinarrituta, onurak baino ez deuskuz ekarriko', azpimarratu dau.

Bestalde, Galiziako Kultura sailburu Anxela Bugallok prentsaurrekoan adierazo dauenez, akordio honen helburuak honakoak dira: programa bateratuak egitea, azterlanen eta errealidade kulturalaren arloan egiten diran ikerketen ganeko informazinoa alkartrukatzea eta lekuan lekuko kulturaren behatokiak koordinetea.

Bugallok adierazo dau sinadura hiru nazinoen arteko lotura historikoaren emoitza dala, baita 'lankidetza, alkarrizketa eta kultur trukaketa Euskadiren, Galiziaren eta Kataluniaren arteko loturan islatuko dauen bide barri baten hasierea be'.

Kataluniako Kultura arduradun nagusi Joan Manuel Tresserrasek be antzeko berbak esan ditu. 'Jente askok pentsau leike gure herriak arazo bat dirala Estaduaren barruan, baina hiru arazo nabarmen dira eta Valentziako Erkidegoa eta Balear Ugarteak kontuan hartzen badoguz, bost dira', azaldu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu