Euskal Pilotaren 2007-2010 Plan Estrategikoa onartu da

Bizkaie! 2007-12-12 11:09

Euskal pilotaren egoerea hobetzeko asmoz, ondoko helburu zehatzak ezarri dira: Euskadin euskal piloteak bizi dauen egoerea zehaztu; datozen erronkak eta aukerak identifikau erantzunak emon ahal izateko; etorkizunerako estrategia parte-hartzailea sortu eta garatu; lan-ildo eta helburuak ezagutu; lan-ildo zehatzak gauzatzea ekarriko daben ekintza eta proiektuak diseinau.

Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskal Pilotaren 2007-2010 Plan Estrategikoa onartu dau. Plan honen helburua da euskal pilota 2007 eta 2010 arteko epean nagusiki Euskadin sustatu, bultzatu eta garatzea.

Euskal pilotaren egoerea hobetzeko asmoz, ondoko helburu zehatzak ezarri dira: Euskadin euskal piloteak bizi dauen egoerea zehaztu; datozen erronkak eta aukerak identifikau erantzunak emon ahal izateko; etorkizunerako estrategia parte-hartzailea sortu eta garatu; lan-ildo eta helburuak ezagutu; lan-ildo zehatzak gauzatzea ekarriko daben ekintza eta proiektuak diseinau.

Era berean, kirola edo jarduera fisikoa beste planetan (Gazte Plana, Osasun Plana eta Gizonezkoen eta Emakumezkoen arteko Bardintasunerako Plana) kontuan hartu danez, horreen eragina be aztertua izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu