Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera 8.500 lagun hurreratzea espero dabe antolatzaileek

Bizkaie! 2007-12-12 11:30   Bertsolaritzea

Finalerako sarrerak eguenera arte arte egongo dira eskuragarri ohiko saltokietan eta www.gpuntua.com webgunean.

Datorren domekan, Donostiako Ilunbe zezen plazan jokatuko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarreren % 70 inguru saldu da honezkero eta hasiera batean Ilunbe 7.800 lagunentzat pentsauta egoan arren, eskaera kopuru handia ikusita, antolatzaileek 8.500 lagunentzako lekua ezartzea erabagi dabe. Finalerako sarrerak eguenera arte arte egongo dira eskuragarri ohiko saltokietan eta www.gpuntua.com webgunean.

Abenduaren 16an, beraz, arratsaldeko 15:30etan zabalduko ditue Ilunbeko ateak eta ordu eta laurenera Samar taldeak txapelketako sintonia joko dau oholtza gainean.

Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Jon Martin, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi izango dira lehian arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ilunbeko zezen-plazan.

Joxe Mari Altuna, bertso munduan hainbat urteetan zehar isilean lanean aritutako donostiarra arduratuko da irabazleari txapela jarteaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu