Oreka Tx taldeak Dubain joko dau

Bizkaie! 2007-12-12 11:21   Euskaldunak munduan

Dubai International Film Festival izeneko jaialdian parte hartzeko konbit berezia jaso dau Oreka TX taldeak. Bertan, Nömadak Tx pelikula aurkezteaz gan, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek zuzeneko emonaldi berezia eskainiko dabe.

Dubai International Film Festival izeneko jaialdian parte hartzeko konbit berezia jaso dau Oreka TX taldeak. Bertan, Nömadak Tx pelikula aurkezteaz gan, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa txalapartariek zuzeneko emonaldi berezia eskainiko dabe. Emonaldi horretan, zuzeneko musikea eta filma buztartuko ditue.

Gaur, abenduak 12, hartu dabe hegazkina eta datorren martitzenera arte, abenduak 18, izango dira Arabiar Emirerri Batuetan. Sei egun denpora gitxi dala jakin arren, sakon miatuko ditue bertako ohitura eta txokoak. Orain arte, gauza bera egin dabe, besteak beste, Ingalaterra, Polonia, Hegoafrika, Armenia, Kuba, India, Maroko edo Mongolia herrialdeak bisitau dituenean.

Bueltan etorri eta jarraian, urtarriletik aurrera eskainiko daben zuzeneko ikuskizuna prepareteari ekingo deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu