Xabier Azanza izentau dabe Euskerearen Nafar Institutuko zuzendari
2007-12-13 17:04 Euskerea berbagaiOrain arte Nafarroako Ikastolen alkarteko burua izan da Azanza. Nafarrako Gobernuko Hezkuntza kontseilariagaz egindako aurkezpenean, indarrean dagoan Euskerearen Legearen esanetara lan egingo dauela esan dau.
Orain arte Nafarroako Ikastolen alkarteko burua izan da Azanza. Nafarrako Gobernuko Hezkuntza kontseilariagaz egindako aurkezpenean, indarrean dagoan Euskerearen Legearen esanetara lan egingo dauela esan dau.
Xabier Azanza bilbotarra izango da Euskerearen Nafar Istitutuko burua, holan iragarri dau gaur Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak.
Eguerdian Nafarroako Gobernuaren Prentsa aretoan egindako agerraldian, Perez-Nievasek esan dau kudeatzaile baten beharra egoala eta topau dabela. Izan be, hiru hilebete eta erdi behar izan ditue postu hori beteteko persona egokia aukeratzeko.
Xabier Azanzak esan dau ez dala berehala aldaketa handirik igarriko hizkuntza politikan, indarreko Euskerearen Legearen esanetara lan egingo dabelako, baina lege horrek lan egiteko aukera asko emoten dituala gaineratu dau.
Hezkuntza sailburuak, baina, politikak aldatu egingo dirala iragarri dau, legealdiaren amaieran egoerea ‘desbardina’ izan daiten.
Nafarroako Ikastolen Alkarteko presidente izan da orain arte Xabier Azanza. Lan Zientzietan eta Zuzenbidean lizentziatua eta Lan Harremanetan diplomatua da eta, besteak beste, giza baliabideen zuzendari izan da Jangarria S.L., Step Two S.A. Imaginarium eta Nekea S.A. Supermabo enpresetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!