Gurasoentzako, ostalaritzako langileentzako eta etorkinentzako euskera eskolak Bermeon
2007-08-31 02:00 Euskerea berbagaiIkastalde berezien bitartez, euskerearen transmisinoan edota erabileran zerikusi handia daben hainbat giza-esparrutako eragileakana heldu gura da eta euskerea ikasteko prozesuan erraztasunak emon.
Ikastalde berezien bitartez, euskerearen transmisinoan edota erabileran zerikusi handia daben hainbat giza-esparrutako eragileakana heldu gura da eta euskerea ikasteko prozesuan erraztasunak emon. Hori dala eta, Euskera Sailak, eta arloan arloko eragileakaz alkarlanean urtero eskaintzen ditu euskera eskola bereziak gizatalde honeentzat: gurasoak, merkataritza eta ostalaritzako langileak eta etorkinak.
Gurasoentzako ikastaroa antolatzen da gurasoen zeregina garrantzitsua dalako hizkuntzearen transmisinoan; zenbat eta hobeto jakin euskeraz, seme-alabei transmitiduko jaken hizkuntzea aberatsagoa izango da eta etxean eta hurreko inguruan ikasitako hizkuntzan oinarri sendoagoak izateko aukerea izango dabe seme-alabek.
Ikastaro hau bai gurasoak euskalduntzeko, zein alfabetatzeko izango da, eta 100 ordu inguruko iraupena izango dau. Ikastaroaren prezioa 20 €.
Gurasoak udabarrira arte ibiliko dira euskera eskoletan. Amaitutakoan, Gurasoen Txokoan kantak, ipuinak, istorioak... ikasteko tailerra izango dabe.
Ostalaritzako langileentzako ikastaroa egiteko arrazoia da taberna eta jatetxeetan behar egiten daben langile ez euskaldunentzat garrantzitsua dala lehenengo berbea euskeraz esatea eta zerbitzua euskeraz emoten hastea. Oinarrizko komunikazinoa euskeraz egiten ikasteko ikastaroa izango da. Ikastaro hau 60 ordukoa izango da. Urrian hasi eta urtarrilera arte.
Beste alde batetik, etorkinentzako ikastaroa antolatu da berton bizitzen laguntzen dauelako hizkuntzeak. Euskal Herriko hizkuntzea euskerea da eta Bermeoko herritar gehienak euskaldunak dira. Euskerea jakiteak hartu-emonak errazten ditu eta aukerak eta bideak zabaldu. Ikastaroa 100 ordukoa izango da, urrian hasita. Ikastaroaren prezioa: 10 € + 17,5 € (materiala).
Hiru ikastaroetariko bateren bat egin gura izan ezkero, kontuan izan beharrezkoak:
- Izena emoteko epea irailaren 3tik 28ra bitartean izango da. - Izena emoteko lekuak: AEK, Gotzon Garitaonaindia euskaltegiak eta Udaleko Euskera Saila.
- Gotzon Garitaonaindia eta AEK euskaltegietan izango dira eskolak.
- Ikastaroak taldeek erabagiten daben ordutegian izango dira.
- Ordainketak behin ikastaroak hasi eta gero egingo dira.
Dirulaguntzak euskerea ikasteko
Egunotan jasoko dabe igazko ikasturtean dirulaguntzinoa eskatu eben euskera ikasleek eta ikasturte barrirako eskaria be egiten hasi leiteke, urtero legez.
Udalak emoten dituan dirulaguntzino horreen bitartez, herritarren euskalduntzea eta alfabetatzea bultzatu eta indartu gura da.
Ikasleek pagetan daben matrikulearen erdia pagauko dau udalak, baldintza honeek bete ezkero: Bermeon erroldatua egotea, 16 urtetik gorakoa izatea eta asistentzia egiaztatzea.
Dirulaguntzinoa eskatzeko, horretarako dagoan orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar da, nortasun agiriaren eta ordainagiriaren fotokopiagaz batera, behin matrikulea egin eta pagau ostean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!