Arkaitz Goikoetxea bikain, Atarrabian irabazi eta azken laurenetako lider
2010-03-08 13:35 BertsolaritzeaAizarotzeko saioan itxitako inpresino ona berretsi eban Lekunberrin bizi dan bertsolariak, saio polita eta erregularra egin eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu eban. Lehenengo aldiz kantauko dau da Nafarroako Txapelketako finalean.
Arkaitz Goikoetxea erraz nagusitu zan atzo Atarrabian jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketearen azken finalaurrekoan. Aizarotzeko saioan itxitako inpresino ona berretsi eban Lekunberrin bizi dan bertsolariak, saio polita eta erregularra egin eta finalerako zuzeneko txartela eskuratu eban. Lehenengo aldiz kantauko dau da Nafarroako Txapelketako finalean.
Giro ezin hobea izan zan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian. 300dik gora lagun hurreratu ziran saioa ikustera, eta bertsozaleek ederto pasau eben. Nafarroa Oinezegaz alkarlanean antolatutako saioa izan zan, Paz de Ziganda ikastolak aste osoan egin dauen Bertso Asteari amaierea emon eutsona.
Zaleen artean, Sakanatik etorritakoak nabarmendu ziran. Eneko Lazkoz etxarriarra gogoz animau eben eta egundoko poza hartu eben horrek bigarren postua eta finalerako txartela lortu ebala jakitean.
Ez eben horrenbesteko suberterik izan finalaurreko ganerako bertsolariek. Azken urteotako ohiko finalistetako batek, Jon Barberenak, hirugarren egin eban eta puntuek finaletik kanpo itxi eben. Barberenaren atzetik, Jon Elizetxe, Oier Lakuntza eta Aimar Karrika sailkatu ziran, hurranez hurran.
Honakoa izan zen puntuazinoa:
Arkaitz Goikoetxea 415 puntu.
Eneko Lazkoz 387,5 puntu.
Jon Barberena 374,5 puntu.
Jon Elizetxe 372,5 puntu.
Oier Lakuntza 362,5 puntu.
Aimar Karrika 356,5 puntu.
Nobedade ugari aurtengo finalean
Atarrabiako azken finalaurrekoa amaituta, osotuta gelditu da martiaren 20an Lesakan kantauko dauen zortzikoa: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.
Nobedade dezente izango ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehenengo aldiz hartuko dabe parte finalean eta igazko finaletik hiruk bakarrik errepetiduko dabe: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak.
Salgai dagoz Lesakako finalerako sarrerak
Dagoeneko salgai dagoz martiaren 20an Lesakako pilotalekuan jokatuko dan finalerako sarrerak. Horreek eskuratzeko bi modu dagoz:
- Internetez, www.bertsosarrerak.eu web gunean.
- Nafarroako honako saltokitan: Iruñea (Karrikadenda), Elizondo (Fantxike), Leitza (Maimur liburudenda), Lesaka (Okindegia) eta Etxarri-Aranatz (Xapatero taberna).
Igazko Txapelketan finalerako sarrerak amaitu egin ziran eta jente asko gelditu zan finala zuzenean ikusi ezinik. Aurtengo finalean aforoa apur bat handiagoa da; halan da be, komeni da txartelak ahalik eta azkarren hartzea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!