Getxoko Udalak kirolari zuzendutako webgunea barritu dau
2010-03-08 16:28Getxoko Udalak kirol desbardinei zuzendutako webgunea barritu dau (http://kirolak.getxo.net) eta partiduak zuzenean on line jarraitzeko aukerea be ipini dau martxan.
Getxoko Udalak kirol desbardinei zuzendutako webgunea barritu dau (http://kirolak.getxo.net) eta partiduak zuzenean on line jarraitzeko aukerea be ipini dau martxan.
Webgunearen irudi estetikoa hobetzeaz gan (argazki handiagogaz, menu intuitiboagoagaz, kolore korporatiboakaz), taldeen mailaren araberako partidu nabarmenenak on line eskainiko ditu (futbola, saskibaloia, errugbia, belar hockeya, patinak eta eskubaloia), momentu zehatzetan egon daitekezan ekitaldiak baztertu barik (txirrindularitzea, arraunketea).
'Hobekuntza horrekaz kirol informazinoa zaintzen saiatzen ari gara eta gure kirolarien jarraipena egiten dogu, bai indibiduala bai taldeka. Esangura horretan, Udal Komunikazino Sailak herritarrakana heltzeko garaiotara egokitutako tresna barria dauka', azaldu dau Josu Loroño Getxoko Udaleko Komunikazino Saileko zinegotziak.
Webgunearen atariak zuzenean eskainiko dituan partiduen barri eskaintzen dau. Interesatuek partiduen gorabeherak ezagutu leikiez, baita gaurkotzen dan fitxa teknikoa eta partiduaren amaieran kronika laburra, alkarrizketea eta argazkiak be, etorkizunean bideoak sartzeko aukerea baztertu barik. Gainera, eguneroko informazinoa be agertzen da, hau da, alkarrizketak, albisteak, atal finkoak (emoitzak eta sailkapenak, barri laburrak, asteburuko agendea...).
Kirolagaz zerikusia daben albisteak ezagutzera emon nahi daben erakundeentzat, klubentzat edo kirolarientzat dago zabalik. Horren osogarria da herriko zortzi talderen emoitzen (partzialak edo finalak) barri emoteko SMSak bialtzeko dobako zerbitzua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!