Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Aiaraldea nagusi Lezaman eta Aramaio Elosun

Bizkaie! 2010-03-08 11:57   Bertsolaritzea

Lautadakoak berdez eta Aiaraldeko Altubepekoak baltzez jantzita ekin eutsen Lezamako bertso saioari. Lehenengo paperean eta ondoren bapatean. Azkenean, Aiaraldeko Altubepekoak nagusitu ziran. Elosun, barriz, Aramaio nagusitu zan eta finalerdietara pasauko da.

Asteburuko Kuadrillartekoaren lehen saioa Amurrioko Lezama auzoan hasi zan joan zan barikuan eta zapatuan amaitu Elosun.

Lautadakoak berdez eta Aiaraldeko Altubepekoak baltzez jantzita ekin eutsen Lezamako bertso saioari. Lehenengo paperean eta ondoren bapatean. Azkenean, Aiaraldeko Altubepekoak nagusitu ziran.

Zuia-Gorbeialdea ligeari jagokonez, zapatuan, martiak 6, Elosuko txokoan aukerea izan zan Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa honen bigarren saioaz gozatzeko.

Elosuko elizaren goiko aretoan, afalostean, Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketeagaz hasi zan saioa. Lehiaketa honen oinarria bertso idatziak dira eta taldean kantetan dira. Talde bakotxak bere herria dau gaia. Bart, Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi horreek pasatu ziran finalerdietara.

Ondoren bapateko saioa hasi zan. Aurreko saioaren irabazleak, Aramaiokoak, gorriz jantzita: Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Xabier Igoa eta Iker Agirre. Etxekoak, Elosu-Iturrigorrikoak, berdez: Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal, Estitxu Saratxo eta Elyem Chej.

Bi herrietako bertsolariak primeran aritu ziren baina azkenean, Aramaio nagusitu zan eta finalerdietara pasauko da.

Datorren barikuan, martiak 12, Izarrako Frontoia tabernan Izarrako bertso-eskola Elosuko Iturrigorriren kontra arituko da, liga honetako azken saioa.

Horrela, txapelketa barri hau aurrera doa astiro-astiro, eta Aste Santuko oporrak baino lehenago, Aramaio taldeagaz batera, finalerdietara pasauko diran 2 taldeak ezagutuko doguz.

Arabako kuadrilla arteko txapelketako ALE ligako (Aiaraldea—Lautada-Errioxa) azken saioa, barriz, Oiongo Azkena txokoan izango da, martiaren 27an, zapatua. Bertan Errioxak etxean jokatuko dau Aiaraladekoak Altubepekoen kontra. Aiaraldeak irabazten badau, zuzenean sailkatuko da finalerdietara, Errioxak irabazi ezkero, bardinketa hirukotxa izango da eta saio guztien puntuazinoaren batuketeak erabagiko dau finalerdietara sailkatuko dan taldearen izena.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu