Jon Martinez Soba Loiuko Urdaneta ikastetxeko ikaslea izan da Matematika Olinpiadako eskualde mailako fasean irabazlea

Bizkaie! 2008-02-01 14:46

Matematikako Olinpiadea Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen dau. Olinpiadako lehen fase honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 41 ikaslek parte hartu eben. Probak lehenengo aldiz EHUko hiru campusetan egin ahal izan ziran, eta 29 ikaslek egin zituen Bizkaiko campusean eta 12k Arabakoan.

Jon Martinez Soba Loiuko Urdaneta ikastetxeko ikaslea izan da Matematikako 44. Olinpiadako eskualde mailako irabazlea. Probea urtarrilaren 18an egin zan Euskal Herriko Unibersidadean (EHU), eta Ander Mijangos Ríus Bilboko Escolapios ikastetxekoa eta Aitziber Ibañez Guerenabarrena Gasteizko Olabide ikastolakoa izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurranez hurran, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Matematikako Olinpiadea Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen dau. Olinpiadako lehen fase honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Batxilergoko 41 ikaslek parte hartu eben. Probak lehenengo aldiz EHUko hiru campusetan egin ahal izan ziran, eta 29 ikaslek egin zituen Bizkaiko campusean eta 12k Arabakoan.

Lehiakideek hiru problema ebatzi behar izan zituen goizean eta beste hiru arratsaldean. Saio bakotxean hiru orduko tartea izan eben hiru problemak ebazteko. Lehen postua lortu dauenak 380 euro jasoko ditu, bigarrenak 285 eta hirugarrenak 220. Gainera, hiru irabazleok bigarren fasera (Estadu mailakora) igaroko dira, Valentzian, martiaren 27tik 30era bitartean.

Bigarren fase horretan lehenengo sei sailkatuei urrezko dominea eta 750na euro emongo deutsiez, eta gainera nazinoarteko talde olinpikora pasauko dira, Nazinoarteko 49. Matematika Olinpiadan lehiatzeko, Madrilen, garagarrilaren 10etik 22ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu